Abenduak 24
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Olentzerok Gasteizeko haurrak udaletxean agurtuko ditu bihar

10:00etatik 15:00etara pertsonan jasoko ditu umeek ilusio osoz idatzitako eskutitzak.
EM - UM 24.12.2015 Olentzero espera a los niños en el ayto de VG
Artxiboko irudia. EiTB

Olentzerok larunbatean, abenduaren 24an, udaletxean (Espainiako plaza) agurtuko ditu Gasteizeko haurrak, 10:00etatik 15:00etara. Pertsonan jasoko ditu umeek ilusio osoz idatzitako eskutitzak.

Arratsaldean, Olentzeroren desfilea izango da, 18:00etan. Ibilbide honako hau izango da: Iparralde hiri-zentroa, Legutiano Portaleko kalea, Frantzia kalea, Bake kalea, Olagibel kalea eta Espainiako plaza. Udaletxeko balkoi nagusitik abestuko da bere kant a ezaguna, 19:00etan.

Desfilea dela eta, errepide batzuk itxi behar izango dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X