Etxean daude jada Venezuelan preso egon diren bi euskal herritarrak
Eguerdian heldu dira Barajas aireportura, eta errepidez egin dute Madril eta Bilbo arteko bidea. Iluntzean iritsi dira etxera, 18:00ak jota zirenean.
2024ko irailean Venezuelan atxilotu eta atzo aske utzi zituzten bi euskal herritarrak iritsi dira etxera, Bilbora, eguerdian Madrilgo Barajas aireportura heldu ondoren.
Horiekin batera espainiar herritartasuna duten beste hiru lagun iritsi dira Madrilera.
Ander Caballero Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkariak ostiral honetan Radio Euskadin adierazi duenez, Basoa eta Martinez "nahiko ondo daude".
Esan bezala, 2024an hartu zituzten biak atxilo, "ekintza terroristak egitea" egotzita, eta atzo utzi zituzten aske, "bakea eta bizikidetza baketsua sendotzeko aldebakarreko keinu gisa", Venezuelako Parlamentuko presidentearen hitzetan.
Caballerok salatu du atxilotuta egon diren 15 hilabeteetan ez dituztela bi bilbotarren eskubideak errespetatu, eta egoera "benetan larria" pairatu dutela.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera