Venezuelak aske utzi dituen bi bilbotarrak "nahiko ondo" daude, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkariak salatu du atxilotuta egon diren 15 hilabeteetan ez dituztela haien eskubideak errespetatu, eta egoera "benetan larria" pairatu dutela.
Venezuelak askatu zituen bi bilbotarrak
Ander Caballero Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkariak ziurtatu duenez, ostegun honetan Venezuelako Gobernuak aske utzi zituen bi bilbotarrak "nahiko ondo daude".
Madrilera eramango dituen hegazkinean daude orain (10:30 direnean) Jose Maria Basoa eta Andres Martinez Adasme, 2024an Venezuelan atxilotu eta ekintza "terroristak" leporatuta espetxeratu zituzten bi euskal herritarrak.
Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkariak salatu du atxilotuta egon diren 15 hilabeteetan ez dituztela haien eskubideak errespetatu eta egoera "benetan larria" pairatu dutela.
Azaldu duenez, orain "etxera" ahalik eta azkarren iristea eta senideekin bildu ahal izatea da helburua, eta horregatik, Eusko Jaurlaritzak behar duten mediku eta zainketa arreta oro emango die.
Caballerok nabarmendu duenez, espetxeratu zituztenetik, oso informazio gutxi jaso dute Basoa eta Martinezen senitartekoek.
"Desosegua eta etsipena izan dute. Orain, baina, "amesgaizto izugarri hori bukatzeko itxaropenarekin daude", erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera