Albiste da
Urtarrilaren 6a
Gorde
Kendu nire zerrendatik

08.354, Erregetako Loteriaren lehen saria

Valentziako Torrent herrian tokatu da. Bigarren saria 95.379 zenbakiari egokitu zaio, eta hirugarrena 85.073ri.
18:00 - 20:00
Erregetako Loteriak 630 milioi euro banatu ditu saritan

Erregetako Loteriaren lehen saria, serieko bi milioi eurorekin (200.000 euro dezimoari), 08.354 zenbakiari egokitu zaio, eta Torrenteko (Valentzia) 3 zenbakiko administrazioan tokatu da.

Bigarren saria, 750.000 euro serieko (75.000 euro dezimoari), 95.379 zenbakiari tokatu zaio.

Zenbakia oso banatuta egon da probintzia hauetako administrazioetan: Albacete, Alacant, Araba, Almeria, Bartzelona, Badajoz, Cadiz, Castellon, Ciudad Real, Coruña, Granada, Guadalajara, Gipuzkoa, Jaen, Lugo, Málaga eta Madril.

Murtzia, Logroño, Tenerife, Las Palmas, Leon, Nafarroa, Ourense, Pontevedra, Salamanca, Segovia, Sevilla, Valentzia, Zaragoza, Zamora eta Valladolid probintziatan ere tokatu da.

Hirugarren saria, 250.000 eurorekin serieko (25.000 euro dezimoari), 85.073 zenbakiak jaso du. Benetusserreko 2 zenbakiko administrazioan saldu dute, Valentzian.

 

 

 

 

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ehgam-ek transfobian jarri du arreta aurten bere sariak banatzeko ekitaldian

Ehgam Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduak Loratuz Lotu, Lumagorri, Anitzak eta SuminTrans kolektiboei eman die Urrezko Hirukia saria, Gurutzetako Ospitalearen Genero Identitatearen Unitateak pertsona transak artatzeko erabiltzen duen modua salatzen egindako lanagatik. Bestetik, feminista "transbaztertzaileek" Bilbon egin zituzten jardunaldiei eman diete Larruzko Espartina "antisaria", haur eta nerabe transak jomugan jartzeagatik.

Gehiago kargatu