Soraluzeko 80 urteko gizon bat hil da Eibarren, zirkulazio istripuan
Soraluzeko 80 urteko gizonezko bat hil da gaur goizean Eibarren izandako zirkulazio istripuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EiTBri baieztatu dionez. Halaber, beste bi pertsona zauritu dira, eta haien eboluzioaren zain daude.
Istripua 12:00ak aldera gertatu da N-634 errepidean, Maltzaga parean, eta kotxeko gidaria auto barruan harrapatuta gelditu da. Oraindik argitzeke dauden arrazoiak direla eta, auto batek eta kamioi batek talka egin dute, eta larrialdi zerbitzuetako langileak bertaratu dira, baina gizonezkoa bertan hil da.
Autoan zihoan Soraluzeko 77 urteko emakume bat eta kamioiko gidaria (Eibarko 38 urteko bizilagun bat) Mendaroko ospitalera eraman dituzte, zaurituta.
Istripuaren ondorioz, erabat itxi behar izan dute Eibar eta Elgoibar lotzen dituen N-634 errepidea.
Zure interesekoa izan daiteke
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda