Barakaldoko ikastetxea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

La Milagrosako langileek protesta egingo dute, itxiera saihesteko

Barakaldoko ikastetxe horren itxiera saihesteko laguntza eskatu diete agintariei, eta 39 langileren lanpostuak kolokan daudela ziurtatu dute.
Barakaldoko La Milagrosa ikastetxea (Bizkaia). Argazkia: EiTB
Barakaldoko La Milagrosa ikastetxea (Bizkaia). Argazkia: EiTB

Barakaldoko (Bizkaia) La Milagrosa ikastetxeko langileek mobilizazioak egingo dituztela iragarri dute ostegun honetan, eraikinaren jabearekin akordiorik lortu ezean ateak ixteko arriskua dagoelako. Arrazoi horregatik, 39 langileren lanpostuak kolokan daudela esan dute eta laguntza eskatu diete agintariei.

La Milagrosa ikastetxeko Ikasleen Guraso Elkarteak jakinarazi duenez, Miranda Fundazioak eraikinaren alokairuaren prezioa adosteko asmorik ez badu ikastetxearen ateak itxi beharko dituzte.

Elkarteak ohar baten bidez azaldu duenez, Langile Batzordeak mobilizazioak egitea adostu du,  eta La Milagrosaren itxiera saihesteko arratsaldero elkartuko dira ikastetxe horren aurrean. Halaber, protesta egiteko deia luzatu diete Barakaldoko bizilagunei.

Gianera, urtarrilaren 17an Barakaldoko Udaletxearen aurrean bilduko dira (17:30ean), eta urtarrilaren 19an, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza delegazioaren aurrean (18:00etan).

Beste alde batetik, laguntza eskatu diete erakundeei, eta bilera egiteko eskatu diete Amaia del Campori (Barakaldoko alkatea), Miranda Fundazioari eta Eusko Jaurlaritzari. Hala, 39 langileren lanpostuak kolokan daudela gogora ekarri dute.

ra ekarri dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

3.000 pertsona inguru bildu ditu Osasun Bidasoak Irunen, kalitatezko osasun-zerbitzu publikoak eskatzeko

Bidasoako bizilagunek osasun publikoan premiazko hobekuntzak egin beharra daudela ohartarazi dute berriz ere larunbat honetan Irunen. Izan ere, Bidasoa Ospitalean eta eskualdeko lehen mailako arretako zentroetan kolapsoa izateko arriskua dagoela salatu dute. Deitzaileek gogora ekarri dutenez, duela urtebete 12.000 pertsona bildu ziren, pediatriako larrialdiak eta haur eta gazteen psikiatria zerbitzuaren itxiera salatzeko, eta egoerak ez duela hobera egin adierazi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X