Euskal kostaldeko Geoparkea,'National Geographic'en 'Eguneko argazkia'
National Geographic naturari buruzko aldizkari entzutetsuaren webguneak euskal kostaldeko Geoparkearen argazki bat argitaratu zuen urtarrilaren 23an "Photo of the day" (Eguneko argazkia) izeneko atalean, Geoparkeak ohar bidez jakinarazi duenez. Argazkia M. Subirats argazkilariak Sakonetan (Deba) ateratakoa da.
Aipaturiko webguneak, egunero, mundu osoko argazki ikusgarri bati eskaintzen dio "Photo of the day" (eguneko argazkia) deritzon tartea.
Argazkiak euskal kostaldeko flyscha erakusten du, eta ondoko testuan euskal kostaldeko paisaia ikusgarriak aipatzen ditu, horien artean euskal kostaldeko Geoparkea, "itsasora zuzenean erortzen diren labar hauetan Lurraren milioika urtetako historia irakur daiteke". Halaber, testuak UNESCOren Europako eta Munduko Geoparkeen Sareari aipamena egiten dio, izan ere, euskal kostaldeko Geoparkea Sarearen barruan dago 2010az geroztik.

Sakoneta (Deba). National Geographicen webgunean argitaratutako argazkia.
Euskal kostaldeko Geoparkea (Mutriku, Deba eta Zumaia)
Debak, Mutrikuk eta Zumaiak osatzen dute euskal kostaldeko Geoparkea. 2010az geroztik, Europako eta Munduko Geoparkeen Sareko kidea da, eta 2015eko azaroan UNESCOren Munduko Geoparke izendapena eskuratu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak