EZBEHARRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da Erratzun, zuhaitz batetik erorita

Gorostapalo auzoan gertatu zen ezbeharra, atzo arratsaldean. Nafarroako Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman zuten gorpua, autopsia egitera.

53 urteko gizonezko bat hil zen, atzo, Erratzun, zuhaitz batetik erorita.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, Gorostapalo auzoan gertatu zen ezbeharra. Bertaratu ziren larrialdietarako zerbitzuek ezin izan zuten haren bizitza salbatu.

Nafarroako Auzitegiko Medikuntza Institutura eraman zuten gorpua, autopsia egitera.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X