Errekorra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

eitb.eus-ek bere 20 urteko historiako urte hasierarik onena lortu du

Egunean 108.000 erabiltzaile bakar lortu ditu, eta gertuko eta nazioarteko albisteak zein 'El Conquis' eta 'Go!azen' saioekin lotutako edukiak izan dira arrakasta handiena lortu dutenak.
Albisteak izan dira eduki ikusiena. Gertukoak, batez ere, baita Trumpekin lotutakoak.
Albisteak izan dira eduki ikusiena. Gertukoak, batez ere, baita Trumpekin lotutakoak.

Euskal Irrati Telebistak bonbazia handian hasi du Interneteko hogeigarren urtemuga. Egunean batez beste 108.792 erabiltzaile bakarreko audientzia izan du eitb.eus-ek 2017ko urtarrilean.

Hilabetea itxi eta bi astera heltzen diren OJD Interactivaren auditoriak datuak baieztatzeko zain, EiTBren webgunearen 20 urteko historiaren urte hasierarik onena izan dela esan dezakegu.

Azken hilabetean, guztira 2.338.843 erabiltzaile bakar heldu dira eitb.eus-era.

Albisteak, 'Conquis' eta 'Go!azen' nabarmendu dira

Albisteak izan dira erabiltzaileek gehien kontsultatu dituzten edukiak. Hilero bezala, gertuko albisteak izan dira irakurrienak, baina urtarrilean, jarraipen handia izan dute Mundua atalak eta Donald Trumpen kargu hartzeak eta horrek hartutako lehen erabaki eztabaidagarriek, bereziki.

Entretenimendua alorrean, bi "izar" nagusi izan dira: 'El Conquistador del Caribe' saioaren hasiera, ETB2ko asteleheneko atalak eta asteazkeneko debate-saioak, eta 'Go!azen!' ETB1eko haur eta gazteentzako euskarazko musikala. Azken horren lehenengo denboraldia urtarrileko azken ostiralean amaitu zen.

1996ko abenduaren 19an EiTB Interneten eitb.com-ekin hasi zela gogoratzeko prestatutako eduki bereziak eskaintzen hasi direnean etorri da audientziaren erantzun aparta hori. Aurreko asteartean, urtarrilaren 31n, EiTB Talde osoak '20 urte ez da ezer' jardunaldia ospatu zuen, eta bi hamarkada hauetan nola bizi izan garen eta nola aldatu garen erakutsi dute.

EiTBko profesionalen garai hartako hainbat argazkik eta gaur egun jarrera berdinarekin egindako argazkiak ditugu ikusgai. Horregatik, otsail osoan erabiltzaileek argazkiak bidaltzeko aukera izango dute, eta orain dela 20 urteko argazkiak eta gaur egungoak bidaltzen dituztenak tablet baten zozketan sartuko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Unai Lekuona arabarrak jantzi du txapela Ordiziako LIII. Idiazabal gazta lehiaketan

Araiako Unai Lekuona artzainak irabazi du Ordiziako Idiazabal Gaztaren LIII. Lehiaketa, eta Donostiako El Vaskito jatetxeak eskuratu du gazta irabazlea, 5.400 euroren truke. Urteroko legez, Beti Alai frontoian ikusmin handia sortu aurkeztu diren 49 gaztetatik irabazlea zein izango zen jakiteko: 49 gaztak hartu dute parte bertan: 20 Gipuzkoakoak, 16 Nafarroakoak, 9 Arabakoak eta 4 Bizkaikoak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X