1.500 marihuana landare atzeman dituzte Astigarragan
1.547 marihuana landare eta droga hazteko material ugari atzeman ditu Ertzaintzak Astigarragako industria-nabe batean (Gipuzkoan), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Iturrion arabera, pertsona bat ikerketapean dago, osasun publikoaren kontrako delitua eta elektrizitate-sarearen iruzurrezko erabilera egin izana egotzita (plantazioak legez kanpoko konexioa zuen). Ertzaintzak ez du baztertu pertsona gehiago inputatzea.
Otsailaren 5eko goizaldean atzeman zuten plantazioa. Industria-nabearen beheko solairua bost gelatan zuten banatua, eta goikoa, bakarrean. Marihuana landatzeko eta hazteko gailu ugari topatu zituzten bertan agenteek: lanparak, ureztatzeko sistemak, tenperatura kontrolatzeko gailuak...
Guztira, 1.547 landare, 600 watteko 100 lanpara eta 21 haizemaile konfiskatu zituzten. Geletako bat marihuana lehortzeko erabiltzen zuten, eta bahetu eta pisatzeko gailuak zituzten bertan.
ituzten bertan.Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak