350 bat pertsona sartu dira berriz Ceutan hesia gaindituta
Afrikatik etorritako 350 bat lagun sartu dira berriz Ceutara, Marokoko mugan dagoen hesia gaindituta, 112 Larrialdi Zerbitzuak emandako datuen arabera.
Gurutze Gorriko Larrialdietarako Berehalako Erantzun Taldeko (LBET) kideak pertsona horiek artatzen ari dira; 11autonomia hiri espainiarreko Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan dituzte.
04:00ak baino lehentxeago gainditu dute hesia, ostiralean beste 498 pertsona sartu eta hiru egunera.
Aipatutako iturrien arabera, eguraldi kaskarrak oso zail egiten du teknologiaren bidez muga kontrolatzea, alarmak etengabe pizten direlako haize ufadengatik, eta oso zaila da jakitea muga zeharkatu nahi dutenak sartzen saiatzen ari ote diren.
Gurutze Gorriko kideek 300 pertsona artatu dituzte hasieran eta, handik gutxira, 05:00ak aldera, beste 50 bat Atzerritarren Behin Behineko Egonaldirako Zentrora eraman dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak