Salaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urtebeteko neskentzako 'erizain sexy'aren mozorroa dagoela salatu dute

FACUA kontsumitzaileen elkarteak ikerketa abiatzeko eskatu dio Fiskaltzari.
'Erizain sexy'aren mozorroa. Argazkia: FACUA
Mozorroa urtebete baino gehiagoko neskatoentzat dago salgai. Argazkia: Facua

FACUA-Kontsumitzaileak martxan elkarteak Madrilgo Adingabeen Fiskaltzaren aurrean salaketa aurkeztu du urtebete baino gehiagoko neskentzako 'erizain sexy'aren mozorroa saltzen dutela eta. Mozorroa Disfraces Alegria SL enpresak banatzen du, eta hura ikertzeko eskaera egin du FACUAk.

Fuenlabradako (Madril) Cobo Calleja industrialdean du egoitza enpresak, eta Ni Xiuhua enpresaburu txinatarrak dituen hiru konpainietako bat da.

FACUAren ustez, mozorroak berak eta hura iragartzeko erabiltzen diren argazkiak eta testuak "adingabeen osotasunari kalte" egiten diote. Fiskaltzari dagokio orain mozorroaren salmenta ordenamendu juridikoaren kontrakoa ote den zehaztea.

FACUAk Fiskaltzari aurkeztutako idatzian nabarmendu duenez, "kaltedunen, batez ere adingabeen, eskubide eta interesak babesteko neurriak hartzeko eskatzen dugu".

Kontsumitzaile elkartearen iritzian, gutxienez hiru lege hausten ditu mozorroak. 34/1988 Publizitateari dagokion Lege Orokorraren 3. artikuluaren arabera, "legez kontrakoa da giza duintasunaren aurkako publizitate oro". Legeak aipatzen dituen adibideen artean daude "emakumeari burla egin edo hura diskriminatu nahian, gorputza edota horren zatiak objektu gisa erabiltzen dituzten" iragarkiak.

Horrez gain, duela 13 urteko 1/2004 Lege Organikoa, Genero Indarkeriaz Babesteko neurriei dagokiena, ere aipatu du FACUAk. 10. artikuluak jasotzen duenez, "emakumearen irudia modu baztertzaile edo iraingarrian erabiltzen duen publizitatea legez kontrakotzat joko da".

Mozorroak Adingabea juridiko babesteko 1/1996 Legea eta Umeen Eskubideen Aldeko Hitzarmenean adostutakoak ere urratzen dituela uste du FACUAk. Elkarteak gogorarazi duenez, 18 urtez beherakoak tankera honetako irudien eta mezuen aurrean babestuta egon behar dira, sexualizazio goiztiarra eta genero bazterketa sustatzen dutelako.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iaz baino sagar gutxiago bilduko dira aurten, baina indar handia dakarte sagardorako

Sagar uztaren aurkezpena egin dute Villabonako Otalarre sagastian; izan ere, lehortea dela eta ohi baino lehenago hasi dira batzen aurten sagarra. Unai Agirre Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako koordinatzaileak adierazi duenez, iazkoarekin alderatuta, % 60 murriztu da bildutakoa. Guztira, milioi bat eta erdi kilo jasotzea aurreikusi dute. Usain eta gustu handia izango dutenez sagarrek, sagardoak alkohol gehiago izango du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X