Hegazti gripea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ahate guztiak hil beharko dituzte Mitikileko etxalde batean

Mitikileko etxalde bateko ahateetan atzeman dute eritasuna eta hegazti guztiak hiltzeko berehalako agindua eman dute.

Hegazti gripearen azken epidemiak Euskal Herria hunkitu du dagoeneko. Mitikileko etxalde bateko ahateetan atzeman dute eritasuna eta hegazti guztiak hiltzeko berehalako agindua eman dute.

Mitikileko etxalde batean H5N8 hegazti gripearen lehen kasua aurkitu dute. Hegazti guztiak hil eta segurtasun mailaren arabera bi perimetro ezarri dituzte inguruan, hiru eta hamar kilometrokoak. Esan dutenez, Landetatik ekarritako ahatekumeak omen dira kutsatutakoak. Biarnoko Salbaterran ere, beste kasu bat ikertzen ari dira.

Ezarri dizkieten osasun eta segurtasun neurriei jada uko egin diete, konplikatuak baitira. Euskal hazle txikien artean kezka handia dago eta batzuek sakrifizio gehiagorik egiteko prest ez daudela esan dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X