Euskararen Legea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eremu mistoa zabaltzeko lehen pausoa eman du Nafarroak

Euskararen Legea aldatuko dute eremu ez euskaldunean dauden 11 udalerri mistoan sartzeko.
Nafarroako Parlamentua. EiTB
Ekimenak aldeko 26 boto jaso ditu, ganberaren erdia baino bi gehiago. EiTB

Eremu mistoa zabaltzeko lehen urratsa eman zuen atzo Nafarroako Parlamentuak. Euskararen Legearen artikulu bat aldatzea eskatzen duen ekimena onartu zuen ganberaren gehiengoak, eta hala, egun eremu ez euskaldunekoak diren 11 udalerri eremu mistora igaroko dira. Udalerriok eurek eskatu dute aldaketa,  errealitate soziolinguistikora egokitzeko.

Herri hauek eskatu dute eremu aldaketa: Abaigar, Oibar, Ameskoabarrena, Antzin, Artazu, Cabredo, Zirauki, Mendigorria, Murieta, Villatuerta, eta Zuñiga. Noaini ere aukera emango diote, eta udalbatzak hala eskatzen badu, eremu mistoan sartuko dute.

Lauko gobernuak (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta I-E) babestu eta onartu zuen ekimena (26 boto). UPNk, PSNk eta PPNk, ordea, kontra bozkatu zuten (24 boto).

Unai Hualde Geroa Baiko parlamentariak nabarmendu zuenez, 24 udalen eskaerak jaso dituzte. Haren hitzetan, adostutakoa "Legearen aldaketa txiki bat da, zati bati bakarrik eragiten diona, baina aurrerapausoa da".

Hualdek esan zuen udalerriek "egoera normalizatu" bat eduki nahi dutela, euren hizkuntza eskubideak bermatuta izatea, alegia.

Halaber, Antzineko alkateari egindakoa salatu du. Antza, "herritarren borondatea defendatzearren" haren kontrako paskinak agertu dira herrian.

Geroa Baik ez ezik, EH Bilduk eta Podemosek ere zonifikazioa gainditu beharreko auzia dela dela azpimarratu dute. I-Eren aburuz, "logikoa" da udalek zein eremutan egon nahi duten erabakitzea

UPNk, PSNk PPNk, ordea, aldaketa kritikatu eta lauko gobernua "euskara inposatu" nahian dabilela salatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan

Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X