Lana da arazo nagusia herritarren % 79rentzat
Euskal herritarren % 79ren aburuz, Euskadik duen arazo nagusia lan merkatuari lotutakoak dira, nahiz eta galdetutakoen % 64k Euskadiren egoera ekonomikoa "ona edo oso ona" dela esan duten, Eusko Jaurlaritzak gaur argitara eman duen Soziometroan jasotzen diren datuen arabera.
2017ko otsailaren 7a eta 13a bitartean egindako 2.268 inkestetatik ondorioztatu dutenez, Euskadiren egungo egoerari buruzko pertzepzioa "oso positiboa da" (6,0koa, 0-10 eskalan), eta 2013an hobetze bidean hasitako joerari eusten dio. Izan ere, "2007tik ez da hain iritzi baikorrik neurtu".
EAEko arazo nagusiei dagokienez, herritarrek lan merkatuari lotutako arazoak aipatu dituzte berriz ere gainerakoak baino gehiago. Galdetutakoen % 79k hiru arazo nagusien artean aipatu dituzte horiek.
Bigarren lekuan, arazo ekonomikoak aipatu dira gehien (% 15), eta, ondoren, egoera politikoa (% 12), etxebizitza eta etxegabetzeak (% 9) eta zerbitzu publikoen funtzionamendua eta hedadura eta laguntzak (% 9).
Bizikidetza
Bestalde, ikerketaren arabera, 0tik 10erako eskalan, 6,2 puntu eman dizkiote herritarrek Euskadin ideia politiko desberdinak dituzten pertsonen arteko bizikidetzari, eta 5,9 puntu, kultura desberdinetako pertsonen arteko bizikidetzari.
Gainera, herritarren % 59 ados daude "immigranteek asko ematen diote Euskadiri" esaldiarekin.
Eusko Jaurlaritza berria
Soziometroak Jaurlaritza berriarekiko balorazioa eta konfiantza ere aztertu ditu. Inkestak islatu duenez, herritarren % 29k besterik ez dute jakin esaten EAJk eta PSE-EEk osatzen dutela Eusko Jaurlaritza berria. Gainera, beste % 25ek uste dute EAJ bakarrik gobernatzen ari dela.
Halaber, herritarrek 5,2 puntu eman dizkiote Jaurlaritzak eragiten dien konfiantza mailari; aurreko Jaurlaritzari bere lehenengo hilabeteetan eman ziotena baino apur bat gehiago (5,0).
Azkenik, buruzagi politikoen balorazioari dagokionez, emaitza hobeak atera dituzte guztiek: Urkullu lehendakaria 5,1etik 5,5era igo da; Andoni Ortuzar, 4,4tik 4,9ra; Idoia Mendia, 3,7tik 4,2ra; Arnaldo Otegi, 3,7tik 3,9ra; eta Alfonso Alonso, 1,9tik 2,2ra. Nagua Alba, berriz, 3,6an geratu da (aurrekoan bezala).
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik