Urteetan alaba bortxatzeagatik zigortu duten gizonak helegitea jarriko du
Gasteizen, urteetan bere alaba bortxatzeagatik 15 urteko kartzela zigorrera kondenatu duten gizonak epaiaren kontrako helegitea jarriko du Auzitegi Gorenean. Alabak 6 urte zituenetik 13 egin zituen arte jasan zituen aitaren erasoak.
Defentsa abokatuak azaldu duenez, epaia aldeei jakinarazi zitzaienetik (atzo) bost eguneko epea du, jaiegunak kontuan izan gabe, kasazio helegitea aurkezteko.
Aitari ezarritako zigorraz gain, gainerako lau akusatuak ere errudun jo ditu epaileak: amona eta hiru osaba.
Amonak, esaterako, hiru urte eta erdiko kartzela zigorra bete beharko du, gazteari tratu txarrak emateagatik eta lesioak eragiteagatik. Gainera, bost urte eta hiru hilabeteko zigorra, hiru urte eta sei hilabetekoa eta bi urte eta bederatzi hilabetekoa ezarri die akusatuaren aulkian eseri ziren biktimaren hiru osabari.
Lau akusatuen defentsa abokatuak ez du baieztatu epaiaren aurkako helegitea aurkeztuko duten ala ez. Clara Campoamor elkarteak eta emakumearen abokatuak dagoeneko iragarri dute ez dutela helegiterik aurkeztuko. Fiskaltzak, berriz, ez du oraindik bere asmoen berri eman.
_____________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik