Bikote bat atxilotu dute Getxon, alaba Boliviatik ekartzea leporatuta
Espainiako Polizia Nazionalak bikote bat atxilotu du Getxon (Bizkaia), adingabe bat bahitzea leporatuta. Antza denez, emakumeak Boliviatik ekarri du bere alaba, bikotekide ohiari ezer esan gabe. Boliviatik alde egin aurretik, adingabearen jaiotza ziurtagirian aita bere egungo bikotekidea zela agertzea lortu zuten.
Bi urteko neskatoa etxean ez zegoela ohartu zenean, aita bere bikotekide ohiarekin harremanetan jartzen ahalegindu zen, baina ez zuenez erantzunik lortu salaketa jarri zuen.
Boliviako Poliziaren arabera, bikoteak adingabearen jaiotza ziurtagiria faltsutzea lortu zuen. Bertan, neskatoaren aita egungo bikotekidea zela idatzi zuten, eta Ekuadorrera alde egin zuten. Bertan, adingabearen herritartasuna lortu zuten, eta, jarraian, Getxora hurbildu ziren.
Arrazoi horregatik, emakumea atxilotzeko nazioarteko agindua eman zuen Boliviako epaile batek.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak