Bioetika Batzordeak haurdunaldi subrogatua debekatzeko eskatu du
Bioetika Batzordeak haurdunaldi subrogatua debekatzeko eskatu du, haurdun gelditzeko kontratuaren bidez emakumea esplotatzen delako eta umearen interesak kaltetzen direlako.
Etikari eta osasunari lotutako gaietan Espainiako Gobernua aholkatzen duen erakundea da Bioetika Batzordea.
"Amatasun subrogatuaren aurka egoteko arrazoi sendoak daude eta guk haurdunaldi subrogatuaren debeku unibertsala babesten dugu", adierazi du.
"Pertsona batek seme-alabak eduki nahi izatea desio zintzoa da, baina hori ezin daiteke gauzatu beste pertsona batzuen eskubideak urratuta", dio erakundeak bere webgunean argitaratutako agiri batean.
Bioetika Batzordean arabera, "haurdun gelditzeko kontratu guztiak, doanekoak nahiz ordainpekoak, emakumea esplotatzea dakar eta umearen interes gorenak kaltetzen ditu eta, ondorioz, haurdunaldi subrogatua onartezina da printzipioengatik", erantsi du.
Horrenbestez, espainiar naziotasuna duten herritarrek atzerrian egindako haurdunaldi subrogaturako kontratu guztiak baliorik gabe uzteko beharrezkoak diren neurriak hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari.
Besteak beste, haurdunaldi subrogatuak kudeatzen dituzten agentziak zigortzeko neurriak proposatu ditu.
Horrez gain, nazioarteko araudi bat eskatu du, "emakumearen eta umearen duintasuna bermatzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik