Antiguo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errugabea dela esan du Donostian ustez semea hil zuen gizonak

Ez zegoela semea hilik aurkitu zuen gelan berretsi du, baina fiskalak kontraesanak atzeman ditu deklarazioan.
Gaurko saioaren irudia. Argazkia: Efe
Gaurko saioaren irudia. Argazkia: Efe

2011ko abenduaren 1ean Donostiako Antiguo auzoan semea labankadaz hiltzea leporatuta epaitzen ari diren gizonezkoak esan du errugabea dela, egongelan zegoenean zarata bat entzun eta logela batean semea hilda aurkitu zuela. Negar-zotinka hitz egin du gizonak epaitegian, "Julen atzo hil izan balitz bezala" zegoelako. Dibortzioa eskatu zion emaztearen aurkako mendeku gisa semea hil zuela uste du akusazioak.

Epaiketaren bigarren saioan deklaratu du akusatuak herri-epaimahaiaren aurrean. Hasieran Jorge Bermudez fiskalaren galderei erantzun die, ordu erdiz.

Ohiko moduan semearekin eskolara joateko geratu zela azaldu du. Bere esanetan, bizileku izan zuten etxera joan ziren "gauzak jasotzera", alokairua amaitu zelako eta gurasoak banatzeko prozesuan sartuta zeudelako. Fiskalak esan du kontraesanak daudela gaur eta instrukzio fasean egindako adierazpenen artean.

Julenen aitak esan du etxeko egongela geratu zela eta semeari anaien itsulapikoak eta beste gauza batzuk jasotzeko eskatu ziola. Ondoren "zarata handia" entzun omen zuen, eta zer gertatzen zen galdetu zion semeari, baina ez omen zuen erantzunik jaso. Ondoren, "azkar" joan zen itsulapikoak zeuden logelara, gurasoena zen gelara.

"Nire semea zen, ez zen objektu bat. Botila bat izango balitz bezala hitz egiten duzue, eta nire semea da", erantzun du negar-zotinka logelan zer aurkitu zuen galdetu diotenean. "Atzo hil izan balitz bezala" dagoela gaineratu du. Uko egin dio hildako haurraren argazkiak ikusteari, eta lurrean aurkitu zuela esan du.

Behin eta berriz esan du "esfortzu handia" egin behar duela gertatutakoarekin akordatzeko. Haurra gora begira jarri eta bularrean zuen labana kendu ziola adierazi du, kontziente izan gabe jokatu zuela. Aitak esan du ez duela sinetsi nahi bere buruaz beste egin zuela.

Horren ondoren egin zuenaz galdetuta, Igeldo mendira igo zela eta haitzetara jauzi egiteko asmoz bertan zazpi egun egon zela jakinarazi du. "Zonbia legez nengoen, ez nuen pentsatzen, ez nuen arrazoitzen, denboraren eta guztiaren nozioa galdu nuen", azaldu du.

en", azaldu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaietan Pentsio Duinak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Aste Nagusi bete-betean, beste behin ere pentsio duinak aldarrikatzeko

Aste Nagusiko giroan deitu dute manifestazioa, pankarta nagusiaren leloak dion bezala, "Jaietan ere, pentsionistak kalean" daudela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du mugimenduak, euren herri-ekimen legegilea aldez aurretik atzera bota izana salatuz. Pentsio minimoa gutxieneko soldatarekin berdintzea eta osasun zein zaintza-sistema publiko, unibertsal eta doakoak bermatzeko deia egin dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X