DONOSTIAKO UDALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Olatu artifizialak sortzeko gunea abian jartzea aztertzen ari da Donostia

Wavegarden Cove enpresaren proposamena du mahai gainean Donostiako Udalak, eta hori aztertzen ari da: 10 milioi euroko kostua izango luke, eta Altza edo Zubieta lirateke kokaleku posibleak.
Argazkia: Donostiako Udala.
Argazkia: Donostiako Udala.

Olatu artifizialak sortzeko gunea eraikitzea aztertzen ari da Donostiako Udala. Wavegarden Cove enpresaren proposamena du mahai gainean Udalak, eta hori aztertzen ari da.

Ernesto Gasco Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko zinegotziak eman zuen, atzo, egitasmoaren berri, Donostian egin zuen agerraldian. Horren hitzetan, gunearen kokalekua zehaztu gabe dago oraindik, baina Altza edo Zubieta dira kokaleku posibleetako bi.

Gascoren arabera, legealdi honetan bertan egon daiteke martxan olatu artifizialak sortzeko gunea. Donostia Surf City Klusterraren 2017rako Ekintza Planaren baitan jaso dute proiektua.

Jose Manuel Odriozola Wavegarden Coveren ordezkaria, Julen Agirrebeña Ocean Sunglasseseko eleduna eta Aimar Abilleira Zurriola Eskolako kidea egon ziren atzoko aurkezpenean, Udaleko ordezkariekin batera. Agerraldian Gascok nabarmendu zuenez, surfa profesionalizatzeko bidean pauso bat ematea da helburua, eta kirol honen zaleei "kalitatezko zerbitzu bat" eskaini nahi diete horrekin, surfaz "gozatzeko".

Udalak proiektua bideratzeko "borondate osoa" duela esan zuen zinegotziak.

Zure interesekoa izan daiteke

Jaietan Pentsio Duinak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Aste Nagusian, pentsio duinen alde

Aste Nagusiko giroan deitu dute manifestazioa, "jaietan ere, pentsionistak kalean" daudela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du mugimenduak, eta legigintzarako herri-ekimena atzera bota izana salatu dute. Pentsio minimoa gutxieneko soldatarekin berdintzea eta osasun zein zaintza-sistema publiko, unibertsal eta doakoak bermatzeko deia egin dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X