POLEMIKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abesti bat salatu dute Frantzian, Fandiñoren irudia 'iraintzeagatik'

Kantuan zehar, honako esaldi hauek entzun daitezke: 'zezenak txorizo bihurtu zintuen', 'aparteko tortilla egin zuen zurekin' eta 'gorotz baten pare joan zinen'.
FANDIÑO EFE
FANDIÑO EFE

Frantziako bi elkarte zezenzalek herrialde horretako ikus-entzunezko arloko agintaritzaren zein irrati publikoko zuzendaritzaren esku-hartzea eskatu dute, joan zen ostiralean irrati-kate horretako umore-programa batean Ivan Fandiño toreatzailea hizpide zuen abesti bat emititzeagatik; izan ere, horien aburuz, abestiak trufa egiten zuen Fandiñoren heriotzaren kontura.

Frantziako Hiri Zezenzaleen Batasuna (UVTF) eta Zezen Kulturen Behatoki Nazionala (ONCT) elkarteek batera ateratako ohar batean jasotzen denez, kasu horretan "erabat gainditu dira adierazpen askatasunaren muga onargarriak".

Elkarte horien iritziz, Frederic Fromet abeslariaren kantuak "iraintzeko asmo nabarmena" du, eta joan zen ekainaren 17an Frantziako Aire Sur l'Adour hirian zezen batek adarkatuta hil zen Ivan Fandiñoren "familiaren atsekabeari eraso egiten dio".

Horrez gain, ohar berean adierazten dutenaren arabera, Frometen sorkuntzaren "etsaikeria sakonak erreakzio kaltegarriak eragin ditzake, tartean indarkeriarena, zezenketaren aurkako aktibismoak sarritan gainez egiten duen une hauetan".

Frederic Fromet abeslari eta umoristak "jai giroko" abesti gisa aurkeztu zuen kantua, eta, besteak beste, honako esaldi hauek entzun daitezke bertan: "zezenak txorizo bihurtu zintuen", "espainiar broxeta egin zuen zurekin", "aparteko tortilla egin zuen zurekin" eta "gorotz baten pare joan zinen".

yoy0">

Zure interesekoa izan daiteke

Olentzero eta Mari Domingi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusmin handia EITBren Bilboko egoitzan, Olentzero eta Mari Domingi agurtzeko eta azken gutunak emateko

Haurren gutunak jasotzen eta haiekin argazkiak egiten izan dira biak ostiral arratsaldean, Bilboko kaleetan zehar egingo duten kalejiraren aurretik. Abenduaren 23an izango da hori, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez eitb.eus-en, 18:30etik aurrera, Anabel Arrizaren eta Aritz Mendiolaren kontakizunarekin. Emanaldia asteazken arratsaldean emitituko da ETB1en.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X