Bi bizkaitar hil dira Bolivian, auto istripu batean
Bilbotar bat eta bikotekidea hil dira Bolivian, Uyuniko gatz-lautadan izandako auto istripu batean. Bikotea ‘jeep’ estiloko auto batean zihoan, beste lau lagunekin.
Antza denez, beste bizkaitar bat zauritu da, besoa hautsi baitu.
UyuniWeb Uyuni hiriko atariak argitaratu duenaren arabera, atzo 08:00etan gertatu zen ezbeharra. Ibilgailua gune harritsu batean irauli zen, bilbotarrak bertan harrapatuta gelditu ziren, eta Polizia 11:00etan bertaratu zen; izan ere, dirudienez, estaldurarik ezak zaildu egin zuen komunikazioa. Autoan zihoazen beste lau lagunak arin zauritu ziren.
Mutilak hilabeteak zeramatzan Bolivian, beka batekin, eta haren neska-laguna duela egun batzuk heldu zen bertara, oporrak pasatzeko asmoarekin.
Eusko Jaurlaritza familiarekin harremanetan jarri da, eta lanean hasi dira jada, gorpuak lehenbailehen ekartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak