Irteera operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

160.000 ibilgailu igaroko dira asteburuan Irungo ordainlekutik

Trafiko intentsitate handieneko eguna uztailaren 29a, larunbata, izango da; egun horretan, 57.000 ibilgailuren joan-etorria izatea aurreikusten da.
trafikoa_
trafikoa_

AP-8 eta AP-1 autobideak kudeatzen dituen Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentziaren aurreikuspenen arabera, 160.000 ibilgailu inguru igaroko dira asteburuan Irungo ordainlekutik; gehienak, Donostiako noranzkoan.

Bidegiren aurreikuspenen arabera, 112.300 ibilgailu Behobiatik Donostiarantz pasatuko dira, eta 46.800 ibilgailu, Baionarantz. Trafiko intentsitate handieneko eguna uztailaren 29a, larunbata, izango da; egun horretan, 57.000 ibilgailuren joan-etorria izatea aurreikusten da.

Aurten uztailaren 31 eta abuztuaren 1a astelehena eta asteartea izanik, irteerako trafikoa bi egun horietan ere izatea espero dute.

Bidegik Irungo ordainlekuko hamahiru kabinak irekita izango ditu. Zortzi kabina Iparraldetik datorren trafikoa kudeatzeko erabiliko dituzte, eta gainerako bostak Behobia aldera doazen ibilgailuak bideratzeko.

Bestalde, eta trafikoa ez moteltzeko, aurten ere, ordainlekura heldu aurretik, bi  informazio panel jarri dira lau hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez), ordaindu beharreko kopuruaren berri emateko, erabiltzaileek dirua prest izan dezaten. Halaber, kopurua beherantz biribildu da 2,43 eurotik 2,40 eurora, txanpon aldaketa errazteko eta trafikoa arintzeko. Tarifa uztailaren 21etik irailaren 3ra egongo da indarrean, biak barne.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X