JAZOERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezko baten hilotza aurkitu dute Bilboko itsasadarrean

Gorpua ur gainean zegoen, eta 09:15 inguruan ikusi dute, San Anton zubi parean.
Bilboko suhiltzaileak hilotzaren erreskate lanetan. Argazkia: @BomberosBilbao
Bilboko suhiltzaileak hilotzaren erreskate lanetan. Argazkia: @BomberosBilbao

Gizonezko baten gorpua aurkitu dute ostiral honetan Bilboko itsasadarreko ur gainean, San Anton zubiaren parean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

09:15 aldera jakinarazi diote Ertzaintzari, abisu baten bidez, hilotz bat zegoela Bilboko itsasadarrean.

Bilboko suhiltzaileek 10:00ak aldera bukatu dituzte gorpua uretatik ateratzeko lanak.

Segurtasun Sailak adierazi duenez, 42 urteko Bilboko bizilagun batena da hilotza.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X