Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

21 urteko emakume batek bortxatu egin dutela salatu du Lizarran

Foruzaingoak 23 urteko gizonezkoa atxilotu du, eta epaileak aske utzi du, kargupean. Elkarte feministek elkarretaratzea deitu dute igande arratsalderako erasoa gaitzesteko.

21 urteko emakumezko batek bortxatu egin dutela salatu du Lizarran (Nafarroa), Naiz.info kazetak jaso duenez. Foruzaingoaren aurrean emakumeak salatu duenez, erasoa ostiral goizaldean jazo zen.

Erasoa egotzita, 23 urteko gizonezko bat atxilotu dute, eta epailearen aurrera eraman ostean, horrek aske uztea erabaki du, kargupean. Gainera, biktimarekiko 200 metroko urruntze-agindua ezarri diote.

Eraso gaitzesteko elkarretaratzea deitu dute igande honetarako, 20:00etarako, Lizarrako elkarte feministek, eta Udalaren babesarekin.

------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X