Asturias
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ribadesellan desagertutako urpekari getxoztarren gorpua aurkitu dute

56 urteko gizonezkoa ez zen ur azalera itzuli, beste hainbat pertsonarekin urperatu ostean, Ribadesellako kostan.

Guardia Zibileko Urpeko Jardueren Talde Bereziko itsaspekariek larunbatetik desagertuta zegoen Getxoko urpekariaren gorpua aurkitu eta erreskatatu dute, Ribadesellako kostan, Asturiasen. Urpekari talde batekin urperatzean desagertu zen.

Itsas Salbamendutik azaldu dutenez, urpekariaren (56 urte ditu) gorpua hondoratutako 'Neretva' ontziaren zati batean aurkitu dute. Duela 25 urte hondoratu zen, eta 50 metroko sakoneran dago.

Hondoratutako ontzia urpekaritzaren afizioetako bat bilakatu da, hildako pertsonaren taldea ere hala zen. Atzo katamaran bat alokatu zuten gunera joateko eta urperatzeak egiteko 'Neretva' dagoen tokian.

Kideak hainbat aldiz urperatu ziren desagertuaren bila, baina topatzen ez zutela ikusita, Itsas Salbamendura deitu zuten atzo goizeko 10:00ak aldera.

Bilaketa lanetan helikoptero batek eta bi ontzik parte hartu dute, baita Gurutze Gorriak ere. Hildako urpekariaren gorpua Ribadesellako portura eraman dute.

 

dute.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juan Mari Aburto: "Ekitaldien alkatea baino, nahiago nuke igogailuen alkate gisa oroitua izatea"

Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du Aste Nagusiaren hirugarren jardunaldian zortzi atxilotutu egon direla eta 48 salaketa jarri direla, iazko epe berean baino kopuru txikiagoak. Halaber, azaldu du bere agintaldian Bilbon ekitaldi handiak antolatu diren arren, 'igogailuen alkatea' bezala oroitua izatea gustatuko litzaiokeela, horrek herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagundu izanaren aitorpena baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X