ELKARRETARATZEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Bilboko lotsabidearekin bukatzea' eskatu dute zezenketen aurkakoek

'Hemen torturatu egiten da' oihu artean, elkarretaratzera bertaratu direnek liburu bat erakutsi diete behin eta berriz zezenketa zaleei, 'Hau kultura da' esanez.
Zezenketen aurkako elkarretaratzea, Bilbon. Argazkia: EFE
Zezenketen aurkako elkarretaratzea, Bilbon. Argazkia: EFE

Zezenketen aurkako eta animalien aldeko Bizkaiko elkarteak deituta berrehun lagun inguru bildu dira larunbat arratsaldean Bilboko zezen-plazaren ondoan, Ametzola plazan, "Bilboko lotsabidearekin bukatzea" eskatzeko asmoz.

Aurten liskar gutxiago egon dira zezen-plazara hurbiltzen ari ziren zaleekin; alabaina, bai elkartrukatu dituztela zenbait irain. Elkarretaratze Udaltzainen zaintzapean egin da.

'Hemen torturatu egiten da' oihu artean, elkarretaratzera bertaratu direnek liburu bat erakutsi diete behin eta berriz zezenketa zaleei 'hau kultura da' esanez.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateari ere zuzendu dizkiote euren aldarrikapenak: ""Aburto, entzun, ez gure itsulapikoarekin".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X