Etxegabetu behar zutenean bere buruaz beste egin zuen Amaia Egañak, orain 5 urte
Bost urte bete dira Amaia Egañaren heriotzaz geroztik. 2012ko azaroaren 9an, etxetik kaleratu behar zutenean, bere buruaz beste egin zuen. Bosgarren urteurrenean, Barakaldoko gizarte eragile eta sindikalek Amaia Egaña gogoratu dute, eta bost urte hauetan udalerrian 1.158 etxe-kaleratze izan direla salatu dute.
Barakaldoko Justizia Jauregiaren aurrean egindako oroimen ekitaldian David Gonzalez Berri-Otxoak plataformak salatu duenez, astean zazpi familia kaleratzen dituzte Ezkerraldean, "horietatik lau Barakaldon". "Zehatz-mehatz esanda, 2012ko azaroaren 9tik 1.158 etxe-kaleratze izan dira Barakaldon", gaineratu du.
Gonzalezen esanetan, krisi ekonomiko hasi zenetik bikoiztu egin da langabe kopurua: "2008an 3.269 pertsona zeuden lanik gabe eta gaur egun 7.312 pertsona dira". Gainera, langabeen % 71k ez du inolako diru-laguntzarik jasotzen.
Berri-Otxoak plataformako ordezkariaren hitzetan, "espekulazioari eta murrizketei galgarik jartzen ez zaienez, alokairuaren prezioa hazten ari da hilabetez hilabete". Haren esanetan, urrian % 3,45 igo da alokairuaren prezioa Barakaldon iraileko datuekin alderatuta eta alokairuaren prezioa 725 eurokoa da, batez beste, Barakaldon.
David Gonzalezek Eusko Jaurlaritzak egindako ikerketa bat aipatuz azaldu duenez, gaur egun 16 pertsona bizi dira kalean Barakaldon, "duela hiru urte baino zazpi gehiago". Hori dela eta, pertsona orok etxebizitza duinerako duen eskubidea betetzeko eskatu dute gizarte eragile eta sindikalek.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salatzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrei gehien kezkatzen dien beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea edo minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.
76 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat atxilotu dituzte, Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Biktima atxilotuekin batera Santutxuko Karmelo kaleko etxebizitza batera igo omen zen.
Dozenaka lagunek justizia eskatu dute Parisen hildako gazte tolosarrarentzat
"Justizia Dalianentzat" lelopean, Parisen hil zuten Tolosako bizilagunaren senide eta lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Martxoaren hasieran aurkitu zuten haren gorpua, Frantziako hiriburuko etxebizitza batean.
Bi gizon inputatu dituzte Artxandako hilketagatik, eta beste hiru krimen hura ezkutatzeagatik
2023ko abuztuan, gizonezko baten gorpua aurkitu zuten, zatituta eta erreta, maleta baten barruan, Artxandan dagoen abandonatutako eraikin batean.
Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz
Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.
Osakidetzako proba diagnostikoen irudiak ikusgai, Osasun Karpetaren bidez
Iaz, 592.888 herritarrek erabili zuten Osasun Karpeta eta 8,2 milioi sarbide izan zituen. Interesa dutenek irudietara sartzeko eskaera online egiteko aukera izango dute.
Eusko Jaurlaritzak 271 milioiko inbertsioa egingo du hezkuntza sistemaren eraldaketa digitala bultzatzeko
ADIMEN DIGITALA estrategiak software librean oinarritutako hezkuntza-plataforma propioa ahalbidetuko du, irakasleen prestakuntza digitala indartuko du eta euskarazko hezkuntza-edukiak sustatuko ditu.