Eguraldia Bilbon eta Donostian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zerua hodeitsu eta tenperatura fresko, San Tomasen

Hodeiak ugaritzen joango dira egunak aurrera egin ahala, baina ez dute ondoriorik utziko.
San Tomas 2016. Julio Mendia
Iazko azoka, Bilbon. Argazkia: Julio Mendia

Urtero bezala, milaka pertsona bilduko dira abenduaren 21ean Bilbora eta Donostiara, San Tomaseko azoketara. Iragarpenaren arabera, eguraldiak, euriak bederen, errespetatu egingo du Gabon aurreko jai herrikoia.

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, oso antzeko eguraldia izango da ostegunean Bilbon eta Donostian; gorabehera bakarra tenperatura maximoetan egongo da.

Hori horrela, hotz abiatuko dute eguna bi hiriburuetan. Tenperatura minimoak 4-5 ºC-koak izango dira. Zeruan hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, baina egunak aurrera egin ahala, gehiago estaliko da zeru-sabaia. Dena dela, ez da euririk espero. Beroenak 11 ºC inguruan egongo dira Donostian, eta gradu bat gorago (12 ºC), Bilbon.

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X