Arreta berezia eskatu dute, haizeagatik eta olatuengatik
Eusko Jaurlaritzak arreta berezia eskatu du astelehen honetarako, urtarrilak 1, EAEn espero diren haize eta olatu zakarrengatik. Egoeraren aurrean Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horien eta alerta laranjen aurreikuspena berritu du.
Hala, alerta laranja ezarri du haizeagatik haizeguneetan, 06:00etatik 18:00etara; eta abisu horia haizeagatik haizeguneak ez diren tokietan 06:00etaratik 18:00etara. Halaber, alerta laranja izango da indarrean itsasaldeko arriskuagatik, 18:00etatik 00:00etara.
Egoera horren aurrean, honako gomendio hauek plazaratu dituzte:
Prebentzioko neurriak:
· Itxi ateak, eta finkatu leihoak eta olanak.
· Kendu lorontziak eta kalera eror daitezkeen gauza guztiak.
Kanpoan bazaude:
· Behar-beharrezkoa ez bada, ez joan mendira adierazitako ordu horietan, eta, joan behar baduzu, babes-neurri egokiak hartu.
· Urrundu erlaitzetatik, hormetatik, zuhaitzetatik edo publizitate-hesietatik, eta kontu handiz ibili eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden eraikinen aurrean
bazaude.
· Aldamioak, garabiak eta obrako bestelako elementuak finkatu.
Bidaiaren bat egingo baduzu:
· Ahal bada, ez egin errepideko joan-etorririk, eta, edonola ere, aurrez neurriak hartu.
· Informa zaitez joango zaren edo igaroko zaren aldeko meteorologia-baldintzei buruz.
Itsasaldean bazaude:
· Urrundu zaitez haize gogorrek eragin ditzaketen olatuen eta mareen eragina jasan dezaketen lekuetatik.
· Ez erabili itsasontzirik, eta berrikusi horien amarrak. Ez egin uretako kirolik.
Zure interesekoa izan daiteke
Auto-ilarak daude BI-631 errepidean, Mungia parean, Bilborako noranzkoan, hiru ibilgailuk talka egin baitute
Hainbat ibilgailuren arteko talka dela eta, auto-ilara luzeak daude Bilborako noranzkoan.
Bere buruaz beste egin zuen Sara Jimenez oroitu dute Cintruenigon
Haren familiak eskola-jazarpenarekin lotu du heriotza. Laguntza berandu iritsi zitzaiola salatu dute eta deia egin diote gizarteari antzerako kasuak ez gertatzeko lan egin dezan.
Telekomunikazioen eta telefoniaren alorra da kontsumitzaileen artean erreklamazio gehien eragiten dituena
Bigarren postuan bankuen sektorea dago, eta hirugarren lekuan energia- eta ur-hornidurarekin lotutako kexak daude. EAEko kontsumo erreklamazioen erdiak online egindako erosketetan sortu dira.
EAEko nerabeen % 61,2k uste dute gurasoak adin berean baino hobeto daudela, 2008tik izandako daturik txarrena
Hori da Eusko Jaurlaritzaren Haurren, Nerabeen eta Gazteen Behatoki berriak egindako "Nerabeak Euskadin. Egoeraren pertzepzioa eta balioak" txostenaren ondorioetako bat.
Ekain Perrinok "marikoi zikina" oihukatzen zioten bitartean kordea galtzeraino jipoitu zuten akusatu guztiak ezagutu ditu
2021eko ekainaren 6ko goizaldean Perrinori eraso egitea egotzita hamaika pertsonaren kontrako epaiketa hasi da astelehen honetan Bizkaiko Lurralde Auzitegian. Biktimak kontatu duenez, orduan izandako lesio fisikoez gain, lesio psikikoak ditu eta tratamendu psikiatrikoa jasotzen ari da oraindik.
Eusko Jaurlaritzak Haurren eta Nerabeen Behatokia eta Gazteen Behatokia bateratu ditu, aldaketei aurrea hartzeko
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailak egitura sendoagoa, koherenteagoa eta eraginkorragoa lortu nahi du, belaunaldi berrien erronkei aurrea hartzeko asmoz.
Beloradoko moja ohiak komentutik ateratzen hasi dira, etxea uzteko epea agortzear dela
Zazpi moja ohietatik bi monasterioa husten ibili dira goizean, eta gainerako bostak lehenago irten dira komentutik. Senitartekoen etxeetara ari dira eramaten haien gauzak, baina badirudi Urduñako (Bizkaia) komentura lekualdatuko dituztela, tarte baterako, behintzat.
Etzakit, Leire Martinez, SA, Neomak eta Celtas Cortos, Foru plazan Andre Maria Zuriaren jaietan
Abuztuaren 4tik 8ra joko dute talde eta bakarlari horiek, Gasteizko festetan.
Lekukoen txanda, hilkutxen iruzurrari buruz Valladoliden egiten ari diren epaiketan
23 pertsona daude auzipetuta hilkutxak erraustu aurretik kendu eta berriro salgai jartzeagatik.
Abian da matrikulazio epea Nafarroan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ratioak murriztuta
Berritasunetako bat da datorren ikasturtean D eredua ezarriko dela Erriberako bi ikastetxetan.