56 urteko gizon bat oso larri, Sarrigurenen izandako sute batean
56 urteko gizon bat oso larri zauritu da bart Sarrigurengo etxebizitza batean (Eguesibar, Nafarroa) izandako sutean, Nafarroako Gobernuak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Garrak 00:30 aldera piztu dira Errege Bardea kaleko 30. zenbakian. Etxebizitzaren eskailera-buruan ke handia pilatu dela eta, bizilagunek larrialdi zerbitzuetara deitu dute. Cordovillako suhiltzaileak, Eguesibarko udaltzainak eta anbulantzia bat bertaratu dira.
Sutea hirugarren solairuko etxebizitzetako batean izan da. Bertako bizilagunak, mugikortasun arazoak dituen 56 urteko gizasemeak, zabaltzen ez zuela ikusita, etxebizitzara sartu dira agenteak, atea indarrez apurtuta. Gizona logelan topatu dute, korderik gabe eta intoxikazio sintoma larriekin, kea arnastu baitu. Medikuek bertan artatu dute, baina handik gutxira anbulantzia medikalizatu batean eraman dute Nafarroako Ospitalera.
Garrak etxebizitzaren saloian piztu dira, sofa batean. Kalte materialak txikiak izan dira, eta ez dute bizilagunik etxetik atera behar izan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak