14 urteko kartzela zigorra gizon bati Nafarroan, alabari sexu-erasoak egiteagatik
Nafarroako Probintzia Auzitegiak 14 urte eta 3 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio gizonezko bati, alabari egindako sexu-eraso jarraitua tarteko. Alabak 12 urte bete arte jasan zituen aitaren abusuak.
Kartzela zigorraz gain, urruntze agindua eta 5 urtean alabarekin komunikatzeko debekua ezarri dio epaileak. Halaber, 60.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio egindako kalte moralarengatik.
Epaiaren arabera, nazionalitate boliviarra duen gizonak sexu harremanak izan zituen hainbat urtean alabarekin, mehatxu egin eta bien arteko sekretua zela ohartarazita.
Azken erasoa 2016an gertatu zen, biktimak 12 urte zituela, eta hurrengo egunean harrera zentro batean sartu zuten.
___________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
Zure interesekoa izan daiteke
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik