Arkeologia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazteluko Plazako obrak eten ditu Iruñeko Udalak hondarrak topatzeagatik

Hiriburuan egon zen gaztelu zahar baten dorreetako baten hondarrak izan daitezke arrastoak
Gazteluko Plazako hondarrak. Argazkia: Labrit Ondarea
Gazteluko Plazako hondarrak. Argazkia: Labrit Ondarea

Gazteluko Plazan egiten ari diren obrak bertan behera uzteko agindua eman du Iruñeko Udalak hondar arkitektoniko zahar batzuk topatu baitituzte. Etxe bat zaharberritzeko lanetan, eraikin zahar baten arrastoak aurkitu dituzte. Bertan egon zen gaztelu baten lau dorreetako baten hondarrak izan daitezkeela uste dute.

Oraingoz ez dakite noiz arte egongo diren obrak geldirik, baina Udalak azpimarratu du hondar horiek aztertu eta identifikatu arte ez direla berriz martxan hasiko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X