Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bati egindako sexu-erasoa gaitzetsi dute ehunka pertsonak Usurbilen

Gertakariak gaitzesteko Mikel Laboa plazan elkarretaratzea egin dute manifestariek, "Indarkeria sexistarik ez!" lelopean.
Elkarretaratzea Usurbilen (Gipuzkoa). Argazkia: EFE
Elkarretaratzea Usurbilen (Gipuzkoa). Argazkia: EFE

Ehunka pertsonak, besteak beste, Udaleko eta Aldundiko ordezkariek, iragan ostiraleko sexu-erasoa gaitzetsi dute gaur Usurbilen (Gipuzkoa). Bikotekide ohiak emakumeari eraso egin zion.

Gertakariak gaitzesteko Usurbilgo Mikel Laboa plazan elkarretaratzea egin dute manifestariek, "Indarkeria sexistarik ez!" lelopean.

Manifestarien artean, Usurbilgo Udalaren eta Gipuzkoako Aldundiaren ordezkariak izan dira. Horrela, Imanol Lasa Aldundiko bozeramaileak eta Miren Elgarresta Berdintasun zuzendariak protestan parte hartu dute. Era berean, Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea bertan izan da.

Ostiral goizean gertatu zen

Gertakariak ostiral goizean jazo ziren, 11:00ak aldera. Antza denez, bikotekide ohiak emakumeari eraso egin zion etxeko gela batean.

Salaketaren arabera, gizonezkoak emakumea immobilizatu zuen eta sexu erasotzen saiatu zen, baina gelan hirugarren pertsona bat sartu zenean etsi zuen. Bien arteko borrokaren lekuko izan zen pertsona hori.

Gutxi geroago, Hernaniko Ertzain-etxeko agenteek ustezko erasotzailea atxilotu zuten, sexu-eraso delitu bat egotzita.

Emakumea Donostia Ospitalera eraman behar izan zuten, bertan artatzeko.

-------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

VACAS Y TERNEROS LIMOUSIN DE UN AMIGO EN ERANDIO-GOIKOA
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko

Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X