Alerta laranja amaituta, abisu horia aktibatu dute, 09:00ak arte
Elurragatik Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) barnealdean eta Nafarroako iparralde zein erdialdean atzotik ezarrita zegoen alerta laranja atzo eguerdian amaitu zen eta, hortik aurrera, elur-mailak gora egin du. Eguerditik gaur 09:00ak arte, ostera, abisu horia egongo da indarrean.
Nafarroa iparralde eta erdialdean elurrari dagokion alerta laranja atzoko 12:00ak arte egon da indarrean. Nafarroako Pirinioetan, ostera, abisu horian izan ziren eguerdira arte.
EAEn, asteleheneko 18:00etan ezarri zuten alerta laranja, elur-kota 200-300 metrora edo kota baxuagoetara jaitsi baitzen, eta astearte eguerdira arte egon zen indarrean.
Alerta laranja amaituta, elur-maila igo egin da. Gauzak horrela, astearte eguerditik asteazken eguerdira abisu horia sartu da indarrean barnealdean, elurragatik.
Negu giroko eguraldia nagusi bada ere, udaberrian sartu gara astearte horretan. Ofizialki 17:15ean sartu gara udaberrian eta 92 egun iraungo ditu urtaro berriak, ekainaren 21ean udan sartu arte.
Gainera, datorren igandean ordubete aurreratu beharko dira ordulariak ordu aldaketa dela eta.