Elurteei aurre egiteko egitasmoaren lehen fasea martxan jarri du Gasteizko Udalak
Elurteei aurre egiteko egitasmoaren '1 fasea' martxan jarri du Gasteizko Udalak; izan ere, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia eta alerta laranja ezarri ditu, datozen egunetan elurra botatzea espero baita.
Hiriaren erdiguneko errepideak garbitzeko hamar makina prest ditu Udalak. Bitartean, beste hamaika makinak baserrialdeak garbituko dituzte, Udalak berak agiri batean jakitera eman duenez.
Espaloiak eta oinezkoentzako ibilbideak ohiko dispositiboak garbituko ditu, hau da, Udaleko langileek eta FCC enpresako beharginek, beste 20 bat makinarekin.
Elur-kota 300-500 metrotan kokatuko da arratsaldean, eta azken orduan 200 metrotara jaitsiko da. Horregatik, 18:00etan alerta laranja ezarri dute. Gauean, prezipitazio ahulak izango dira, baina tarteka txingorra bota dezake.
Asteartean alerta laranja indarrean izango da, 12:00ak arte. Elur-kota 100-300 metrotan kokatuko da; eguerdian gora egingo du (400-600 metro). Eguneko azken orduan berriz behera egingo du elur-kotak (200-400 metro).
Zure interesekoa izan daiteke
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko