Herrerako mendatea itxita dago elurragatik, eta Opakuan eta Urduñan kateak behar dira
Arabako Herrera mendatea itxita dago ibilgailu guztientzat elurragatik; Opakuan eta Urduñan, berriz, autoek kateak behar dituzte, eta kamioiak ezin dira ibili, elurragatik.
Guztira, 14 mendatetan arretaz gidatzeko gomendatu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
Sare nagusian, arretaz ibili behar da mendate hauetan: Altuben (Araba), AP-68an, eta Etzegaraten (Gipuzkoa), N-1ean.
Era berean, arretaz gidatu behar da Azazetan, Bernedon, Herreran, Kurtzetan eta Gasteizko mendatean, (Arabako bigarren mailako errepideak dira guztiak).
Gipuzkoan, berriz, kontuz ibili behar da Arlaban, Arrate, Otsaurte eta Pagatza mendateetan, eta, Bizkaian, Kanpanzar, Areitio eta Arrangizgana mendateetan.
Euskal Autonomia Erkidegoan, abisu horia ezarri dute elurragatik; 18:00etatik aurrera, baina, alerta laranja mailara igoko dute EAEn eta Nafarroan, elur-maila 300 metrora jaitsiko baita.
Zure interesekoa izan daiteke
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko