Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

46 urteko gizon bat hil da Muruetan, trenak harrapatuta

Ezbeharra arratsaldeko 15:00 aldera gertatu da Muruetako Goierri auzoan. Segurtasun Saila arrazoiak ikertzen ari da.

46 urteko gizon bat hil da gaur arratsaldean Muruetan (Bizkaia) tren batek harrapatuta, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gertatutakoa ikertzen ari dira.

Lekuko batek SOS Deiak zerbitzuari 15:00 aldera jakinarazi dionez, trenak pertsona bat harrapatu du Muruetako Goierri auzoan.

Larrialdi zerbitzuak eta Ertzaintza bertaratu da, eta biktima hilda zegoela baieztatu dute.

Istripuaren ondorioz, Euskotrenek zerbitzua eten behar izan du Gernika eta Bermeo artean. 17:00 aldera berrezarri du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X