Belateko lanek irauten duten bitartean egunez zirkulazioa mugatzea aztertzen ari dira
Belate eta Almandozeko tuneleko lanak egiten dituzten bitartean, egunez, Belateko gainean ibilgailu astun eta arinen joan-etorria mugatzea aztertzen ari da Nafarroako Gobernua.
Aukeretako bat da zirkulazioa matrikulako zenbakiaren amaieraren arabera baimentzea: egun batean amaiera bakoitia dutenak ibiliko lirateke, eta hurrengoan amaiera bikoitia dutenak. Hala jakinarazi du Exekutiboak, Manu Ayerdi Garapen Ekonomikorako lehendakariordea buru zela Belateko eta Almandozeko tuneletako lanen Jarraipen Batzordearen bilera egin eta gero.
Bileran, Lan Publikoetako, Foruzaingoko eta ospitalez kanpoko larrialdietako ordezkariak izan dira, baita suhiltzaileak, garraiolariak, zerbitzuguneen, ostatuen eta egitura turistikoen jabeak eta udal ordezkariak ere. Gobernuak egoeraren berri eman die, eta tunelak itxita dauden bitartean gauzatu beharreko neurriak aurkeztu dizkiete.
Neurri horien artean dago egunez (6:00-22:00) NA1210ean ibilgailu astun eta arinen joan-etorria mugatzea.
Bide alternatiboak A15 (ibilgailu astunak) eta A15 eta beste bide batzuk (arinak) izango dira, eta gauez (22:00etatik 18:00etara) NA1210 erabili ahalko da.
A15eko ordainsaria bere gain hartzea onartu du Gobernuak ibilgailu astunen kasuan, tunelak itxita daude artean. Ibilgailu arinei dagokienez, Gobernuak ez du gastu hori bere gain hartuko, bide alternatiboak baitituzte horien gidariek.
Zure interesekoa izan daiteke
Gabonak, inoiz baino garestiago: trikimailuak eta alternatibak, gure menua merkatzeko
Arkumea, bisigua, turroia, ostrak, anana... Gabonetan pairatzen dugun prezioen gorakadaren ondorioz, produktu batzuk gure mahain izatea ia ezinezkoa izaten da. Baina ez etsi, alternatiba goxoak egon badaude gure Gabonetako menua hain garestia ez izateko.
Elkartasun uholde bati esker, EITB Maratoiak 361.665 euro batu ditu zahartze osasuntsuaren aldeko ikerketarako
Beste urte batez, ehunka pertsonak eta erakundek euren onena eman dute zahartze osasungarria ikertzeko dirua biltzeko. Guztira, egun osoan zehar, EITB Maratoiak 361.665 euro batzea lortu du, eta kopuru horrek hazten jarraituko du datozen egunetako dohaintzei esker.
BiomaGUNEk ohartarazi du aspartamoa "kaltegarria" izan daitekeela bihotzerako eta garunerako
Aspartamoa pisua galtzen lagun dezakeen edulkoratzaile artifiziala da, baina azukrea baino 200 aldiz gozoagoa da.
Hego Euskal Herrian premiazko txertaketa baimendu dezala eskatu dio Espainiako Gobernuak Europar Batzordeari, dermatosi nodularrari aurre egiteko
Frantziako estatuarekiko mugatik hurbil dauden eskualdeetan txertatu nahi ditu Espainiako Gobernuak abelburu guztiak, hau da, Euskadin, Nafarroan eta Aragoin. Izan ere, azken orduetan foku gehiago agertu dira Frantziako Estatuan, mugatik hurbil, gainera. Neurri horren helburua da gaixotasunaren hedapena eten eta gainerako erkidegoetara ez iristea.
Osakidetzak markak hautsi ditu: 34 transplante egin dituzte azaroan Gurutzetako Ospitalean
Zentroak 25 giltzurrun-transplante eta 9 gibel-transplante egin ditu hilabetean, eta arlo horretan Estatuan eta nazioartean duen lidergoa sendotu du.
Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak IRTA-CReSA laborategiaren egoitza miatu dute, txerri-izurri afrikarra dela eta
Zero gunetik gertu dagoen eraikinean sartu dira gaur goizean, epailearen aginduz. Inguru hori susmopean dago, txerri-izurri afrikarra zabaltzea eragin omen zuen ihesaldi bat ikertzeko.
Mancisidor hautatu dute ararteko, EAJ, PSE-EE eta PPren babesarekin, eta EH Bilduren oposizioarekin
Haren aurrekoak, Manuel Lezertuak, ekainaren 19an formalizatu zuen karguari uko egin ziola, eta, harrezkero, Ines Ibañez de Maeztu izan da jarduneko arartekoa.
Hiru pertsona zauritu dira BI-637 errepidean, Erandion, hiru ibilgailuk eta autobus batek izandako istripuan
Ezbeharra 07:50 aldera gertatu da, eta ezkerreko eta erdiko erreiak itxi behar izan dituzte. Ondorioz, hiru kilometroko auto-ilarak sortu dira.
Bizkaibusen Mugi txartela erabilita ibili ahal izango da aurrerantzean
Horrela, hiru lurraldeetako edozein garraio-txartel (Bat, Barik eta Mugi) erabilita, erabiltzaileek Bizkaibusean ibiltzeko aukera izango dute, ordainketa-sistema integratu eta homogeneo baten bidez.
Albiste izango dira: EITB Maratoia, Talgo Euskadira itzuli da eta 2026rako aurreikuspen ekonomikoa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.