OSASUNA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Homeopatia produktuak farmazietan saltzea galaraztea eskatu dute medikuek

Medikuen Kolegio Ofizialak (OMC) homeopatia 'pseudoterapia' gisa izendatu du, osasun publikorako eta gaixoaren segurtasunerako arriskutsua dela iritzita.
ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

OMC Medikuen Kolegio Ofizialak homeopatia "pseudoterapia" gisa izendatu du, eta homeopatia produktuak farmazietan saltzea galaraztea eskatu dio Espainiako Osasun Ministerioari. Are gehiago, produktu horiek farmazietan saltzeak gaixoengan nahasmena eragiten duela eta osasun publikorako eta gaixoaren segurtasunerako arriskutsua dela iritzi dio.

Dolors Montserrat Espainiako Osasun ministroak eta autonomia erkidegoetako osasun kontseilariak Lurralde Arteko Osasun Kontseiluan elkartu dira gaur, eta, besteak beste, homeopatia izan dute hizpide.

Jeronimo Fernandez Torrente OMCko Pseudozientzia eta Pseudoterapien Behatokiko koordinatzaileak EFE albiste agentziari azaldu dionez, Espainiako medikuek ez dute homeopatia medikuntzako adar gisa aitortzen.

Are gehiago, Medikuen Kolegio Ofizialen Kontseilu Nagusiak (CGCOM) homeopatia pseudozientzia, pseudoterapia, intrusismo eta sekten alorrean gehitu du, eta Erdi Arokoa dirudien pseudozientzia batean oinarrituta dagoela dio.

Fernandez Torrenteren esanetan, homeopatia zehaztu gabeko linboan dago Espainian, eta ez dago inolako araudi propiorik produktu horiek zerbaiterako balio dutela esanez. Gainera, homeopatia produktuek ez dituzte botika tradizionalek gainditu behar izaten dituzten azterketak pasatzen.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatzear duen kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uzteko eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta, horregatik, manifestariek esan dute ez dela nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X