La Manadaren aurkako epaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'La Manada' auzian boto partikularra eman zuen epailea berandutzeagatik zigortu zuten

Botere Judizialaren Kontseiluak sei hileko zigorra ezarri zion Ricardo Javier Gonzalezi 2001ean, hutsegite oso larria egin zuela iritzita, etengabe arrazoirik gabeko atzerapenak pilatzeagatik.
Ricardo Javier González
Ricardo Javier González

CGPJ Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak sei hileko zigorra ezarri zion 2001eko uztailean Ricardo Javier Gonzalez magistratuari, lanean arrazoitu gabeko atzerapenak etengabe pilatuz hutsegite oso larria egin zuelakoan, epaileen gobernu organoak jakinarazi duenez.

Besteak beste, La Manadaren aurkako epaian boto partikularra eman zuen magistratuak 14 hilabete hartu zituen banantze bati buruzko epaia emateko.

CGPJren txostenean jasotzen denez, Bilboko lehen auzialdiko epailea zen honi aurretik ezarritako beste zigor batzuk hartu zituzten kontuan orduan, eta Auzitegi Gorenaren epai batek 2003ko azaroan berretsi zuen CGPJren 2001eko erabakia.

Sei hilez lan egin gabe zigortu aurreko zehapenok 90eko hamarkadaren azken urteetan epaietan berandutu izanari zegozkion, eta isunak jarri zizkioten horregatik.

Gainera, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusitik zehaztu dutenez, Gonzalez epailearen aurkako txosten edo zigorrik ez da izan azken lau urteetan.

Ricardo Javier Gonzalezek La Manadako bost kideak aske uztea eskatu zuen bere kontrako boto partikularrean, bost gizon horiek 2016ko sanferminetan emakume bati sexu abusuak, eta ez sexu erasoak, egiteagatik kondenatu zituen epaian.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X