Jose Maria Iñigo kazetaria hil da
Jose Maria Iñigo kazetaria eta irrati eta telebista aurkezlea hil da larunbat honetan, Madrilen, 75 urte zituela, RNEko iturriek jakitera eman dutenez.
Iñigo Bilbon jaio zen, 1942an, eta ibilbide zabala izan du komunikazio profesional modura. Radio Bilbaon hasi zen, 15 urte besterik ez zituela.
Hiru urtez Londresko BBC katean eta Erresuma Batuko irratietan lan egin zuen. Eredu ingelesetik arrakasta musikalen zerrendaren moda ekarri zuen, eta 1966an jarri zuen martxan Madrilgo Irratiko Los 40 principales saioan, esatari izanda. 1969tik 1975era arte TVE2 kateko Estudio abierto aurkeztu eta zuzendu zuen. Geroago, berriro ere itzuli zen, 1982tik 1985era bitartean.
1986an TVE utzi eta Iñigo en directo saioa egin zuen ETB2-n.
2011tik 2017ra, eskarmentu handiko berriemaile musikalak Eurovision programari ahotsa jarri zion, Jose Luis Uribarri historikoa ordezkatuz.
Aurten festibalaren emankizuna ez ematea erabaki zuen aurkezleak, Twitterreko kontuan adierazi zuenez.
Jose Maria Iñigok hogei bat liburu idatzi zituen, eta, besteak beste, honako saio hauetan parte hartzen zuen: RNEren No es un día cualquiera, eta TVEren Aqui la Tierra eta Hora Punta.
Zure interesekoa izan daiteke
Elizaren abusuen biktimek salatu dute preskripzio epea zabaltzeko legea blokeatu duela Espainiako Gobernuak
Reparacion Integral Ya (RIYA) elkarteak Leon XIV.a aita santuari eskatu dio pederastia delituen preskripzio epeak luzatzearen alde egiteko. Halaber, Felix Bolaños Presidentetzarako eta Memoria Demokratikorako ministroaren agerraldia eskatzeko galdegin die Kongresuko talde parlamentarioei.
Albiste izango dira: EITB Data, aita santua sexu abusuen biktimekin bilduko da eta Iran-Israel gatazka
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Aita santua Elizak egindako sexu abusuen biktimekin bilduko da arratsaldean
Madrilen egingo duen azken egunean batzartuko da Leon XIV.a biktimekin, Kongresuan hitzaldia eman eta gero.
Zopak, tortillak eta izozkailukoak dira gehien kontsumitzen diren aurrez prestatutako platerak
Zopak eta kremak janari prestatuaren kontsumoaren liderrak dira; pizzak, ordea, pisua galdu du, eta jateko prest dauden plater berriak goraka doaz.
Gero eta gutxiago kozinatzen dugu: aurrez prestatutako plateren kontsumoa % 150 hazi da Euskadin, eta % 133 Nafarroan
Euskadik eta Nafarroak etxeko elikagaien kontsumoa murriztu dute janari prestatuaren erosketa handitzen den bitartean.
Eguneko menuen prezioa soldatak eta inflazioa baino gehiago igo da azken hiru urteetan
Euskadin, eguneko menuek 15,8 euro balio du batez beste, Balear Uharteekin batera Estatuko preziorik altuena. Nafarroan, berriz, 14,9 eurokoa da batezbestekoa, Estatukoa (14,2 euro) baino handiagoa.
Etxebarriko jaietan emakume bati egindako sexu-erasoa salatu dute
Bizkaian, Etxebarrin, elkarretaratze bat egin dute bart goizaldean San Antonio auzoko jaietan gertatu den sexu-erasoa salatzeko. Udalak, jai batzordeak eta txosnetako elkarteek bat egin dute protestarekin, eta gaueko ekitaldi guztiak bertan behera utzi dituzte. Elkarrekin kaleratutako idatzian diote erabilitako indarkeria onartezina dela eta ez datorrela bat aldarrikatzen duten elkarbizitzarekin eta emakumeek merezi duten segurtasunarekin.
Milioi bat pertsona baino gehiago joan dira aita santuaren mezara Madrilen, eta kultur zein kirol ordezkariekin topaketa izan du arratsaldean
Besteekiko jarrera irekia izateko eskatu die Leon XIV.a aita santuak fededunei, batez ere behartsuei, gaixoei, bakarrik dauden pertsonei eta itxaropena galdu dutenei hurbiltzeko, hurkoari laguntzeko jarrera sustatuz.
Deiadar Mendien XXI. Eguna ospatu dute Ganekogortan
Adarraren soinua entzun da goizean Ganegokorta eta Pagasarri mendien luze-zabalean. Behinola Bizkaiko Batzar Nagusien batzarrerako deia hala egiten zuten. Usadio zaharra gogoratzeaz gain, mendi martxa egin dute gaur, jai giroan.
Santurtzik milaka lagun bildu ditu Euskal Eskola Publikoaren jaian
Santurtziko kaleak eta plazak ekitaldiz, familia-ikuskizunez, tailerrez eta bestelako jardueraz bete dira lehen ordutik, Euskal Eskola Publikoaren izaera irekia eta komunitarioa indartzeko asmoz.