Israelek Beiruti eraso dio berriro, Trumpek ez egiteko exijitu zion arren, eta Iranek Israelen aurka misilak jaurtiz erantzun du
Gutxienez bi pertsona hil eta 20 zauritu dira Israelen erasoan. Erantzun gisa, Iranek misilak jaurti ditu gaur gauean Israelen aurka. Irango Armadak dio Israelek erasoei erantzuten badie "erantzun suntsitzailea" emango dutela. Trumpek iragarri du Netanyahuri deituko diola erantzun ez dezan.
Gutxienez bi pertsona hil eta beste 20 zauritu ditu igande honetan Israelek Beiruteko hegoaldeko Dahye auzoko bi apartamenturen aurka egindako erasoan. Israelgo Armadak adierazi duenez, helburua Hezbollah talde xiitaren kuartel bat zen.
Tokiko komunikabideek bonbardaketaren eta eraikinei eragindako kalteen irudiak zabaldu dituzte. Auzo erresidentziala da eta leherketaren ondoren, oinezko ugari ikus zitezkeen irudietan.
Libanok eta Israelek asteazkenean su-eten bat adostu zuten baina gaurko erasoak bertan behara uzten du akordioa. Hezbollahk jada esana zion Libanoko Gobernuari ez jarraitzeko Israelekin negoziatzen.
Israelek 3.600 pertsona baino gehiago hil ditu Libanon martxotik. AEB eta Iranen arteko nagoziaketan gakoetako bat da Libano, Iranek erasoak bertan behera uztea exijitzen du baina ez dirudi Israel amore ematera doanik.
Israelek alertak aktibatu ditu "herrialdeko hainbat eremutan", Iran misilak jaurtitzen ari zaizkiolako
Gauzak honela, Israelek Libanori egindako erasoen ostean, Ebrahim Rezaei Irango Parlamentuko Segurtasun Nazionalerako eta Atzerri Politikarako Batzordeko bozeramaileak agindu du Iranek erantzun "sendoa eta mingarria" emango duela gaur gauean, eta bete egin du mehatxua.
Hala, Israelgo Indar Armatuek baieztatu dute Irandik botatako hamaika misil geldiarazi dituztela gaur gauean eta defentsa sistema guztiak aktibatuta dituztela gaineratu dute.
Israelek alertak aktibatu ditu "herrialdeko hainbat gunetan", eta herritarrei "Barne Frontearen Komandoaren jarraibideak jarraitzeko" eskatu diete, Israelgo aire-defentsaren aurkako sistema "hutsik gabekoa ez dela" gogoraraziz, eta, beraz, garrantzitsua dela "Barne Frontearen Komandoaren jarraibideak jarraitzea".
Irango Armadak dio Israelek erasoei erantzuten badie "erantzun suntsitzailea" jasoko dutela
Irango Armadak Israeli ohartarazi dionez, bere lurraldearen aurka egindako erasoei erantzuten badie edo Libano berriz bonbardatzen badu, "erantzun suntsitzaile bati aurre egin beharko dio".
Hala adierazi du Khatam al-Anbiya Operazioen Komando Bateratuko buruak, Ali Abdolahi dibisioko jeneralak, Irango hedabideek jasotako ohar batean.
Irakek iragarri du aire espazioa itxi duela oraingoz, baita Siriak ere bere lurraldearen hegoaldean.
Eta AEBetatik, Donald Trumpek dio Iranek Israel erasotzeak ez diola "negoziaketari laguntzen" eta iragarri du Netanyahuri deituko diola erasoari erantzun ez diezaion.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek esan du "gustatuko" litzaiokeela Irlanda batzea: "Lehenago edo geroago gertatuko da"
Irlandan dago egunotan AEBko presidentea, eta bertan egin ditu adierazpen polemiko horiek. Erreakzioak erreskadan etorri dira.
BRICSeko herrialdeek Ekialde Hurbilean neurriz jokatzea eta alde bakarreko zigorrak baztertzea erabaki dute
Indian bilduta, herrialde horiek 140 puntuko adierazpen zabal bat adostea lortu dute, eta, besteak beste, elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute, "merkataritzaren eta energiaren fluxua babesteko".
Saudi Arabiak Ekialde-Mendebaldeko oliobidea itxi du, hainbat eraso jasan ostean
Azpiegitura hori da merkatu globalak hornitzeko bide nagusia Ormuzko itsasarteko egungo tentsio egoeran; egunean zazpi milioi upel petrolio gordin garraia ditzake.
Ramon Aizarnak 300 metrora bizi izan zituen 2001ean I-11ko atentatuak: "Ikusitako guztiaren inpaktua bizitza osorako izango da"
Ramon Aizarna gipuzkoarrak, AEBn bizi den euskaldunak, World Trade Centerrera begira zegoen loft batetik ikusi zituen I-11ko Dorre Bikien aurkako atentatuak. Une hartan bertan gertatzen ari zena zuzenean kontatu zuen ETBrentzat. 25 urte geroago, berriro hitz egin dugu berarekin, historia aldatu zuen egun tragiko hura berarekin gogoratzeko.
Emma Bonino hil da, Kontsumo, Arrantza eta Laguntza Humanitarioko Europako komisario ohia, 78 urte zituela
Eragin handiko politikari italiarra izan zen. Eskubide zibilen alde borrokatu zen bere ibilbide osoan (Italian abortua legeztatzearen alde, besteak beste), eta europazale sutsua izan zen.
Albiste izango dira: I-11ko atentatuen 25. urteurrena, PISA txostenaren analisia eta Kataluniako Diada
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
25 urte, I-11tik : Horrela gertatu zen mundu osoa dardarka jarri zuen eraso terrorista
Lau bidaiari-hegazkin bahitu eta Estatu Batuen erdigunea lehertu zuen Al-Qaidak gaur 25 urte. George W. Bush AEBko orduko presidentearen erantzuna berehala etorri zen, aurrekaririk gabeko terrorismoaren aurkako gerra abiaraziz.
Ceutako krisia Espainian barne helburu politikoetarako erabiltzen ari direla salatu du Marokok
Ceutara legez kanpo sartu ziren pertsonak "ofizialki berriro hartzeko prest" dagoela dio Marokok, eta horrekin lotuta, galdera egin du: "Zein da pertsona horiek ez itzultzeko arrazoia?".
Mamdani 11Sko omenaldira joango da New Yorken, eta Trump ez da bertan izango
Alkatearen presentziak kritika eragin du biktima batzuen senideen artean; Trumpek, berriz, Pentagonoan hartuko du parte oroimen-ekitaldietan.
Trumpek 5.000 dolar agindu dizkie estatubatuarrei bere alderdiak azaroko hauteskundeak irabazten baditu
Donald Trumpek heldu bakoitzeko 5.000 dolarreko "dibidendua" agindu du, errepublikanoek azaroaren 3ko hauteskundeak irabazten badituzte eta Kongresuaren kontrolari eusten badiote.