Eguneko menuen prezioa soldatak eta inflazioa baino gehiago igo da azken hiru urteetan
Euskadin, eguneko menuek 15,8 euro balio du batez beste, Balear Uharteekin batera Estatuko preziorik altuena. Nafarroan, berriz, 14,9 eurokoa da batezbestekoa, Estatukoa (14,2 euro) baino handiagoa.
Eguneko menuak ez du aspaldiko prezio bera, eta datuek erakusten dute garestitzea bizkortu egin dela. EITB Dataren azken txostenaren arabera, eguneko menuen prezioa soldatak eta inflazioa baino gehiago igo da azken hiru urteetan.
Euskadin eguneko menuek 15,8 euro balio dute batez beste; Estatuko garestiena da, Balear Uharteetakoarekin batera (16 euro). Nafarroan ere prezioa handia da: 14,9 eurokoa da batez beste, eta bi lurraldeetako prezioak Estatuko batezbestekoaren gainetik daude (14,2 euro).
Baina daturik esanguratsuena ez da egungo prezioa bera, azken urteotan izan duen igoeraren abiadura baizik.
Historikoki, Euskadin eguneko menua Estatuko batezbestekoa baino garestiagoa izan da. Txostenaren arabera, azken bederatzi urteetan % 26,4 garestitu da (3,3 euro gehiago). Nafarroan ere nabarmena izan da igoera: % 21,1ekoa izan da (2,6 euro gehiago).
Deigarria da igoeraren zati handiena azken hiru urteetan pilatu izana. Izan ere, 2022tik 2025era bitarteko igoera ia 2016tik 2022ra bitartekoaren parekoa izan da, nahiz eta denbora tartea erdia izan. Euskadin menuaren prezioa 1,7 euro igo da epe horretan, eta Nafarroan, 1,4 euro.
Eguneko menuen prezioa inflazioa baino gehiago igo da Euskadin
Azken urteotan, eguneko menuaren prezioa igo da Euskadin, inflazioa bera baino gehiago igo ere. 2016tik 2025era bitartean, eguneko menuaren batez besteko prezioa % 26,4 igo da; aldi berean, KPI orokorra % 25,2 hazi da.
Nafarroan, ordea, egoera bestelakoa da. Eguneko menua nabarmen garestitu bada ere (% 21,1), igoera hori Euskadiko eta Nafarroako inflazio metatuarena (% 24,9) baino txikiagoa izan da.
Hala ere, azken hiru urteetan gertatu da benetako azelerazioa. 2022az geroztik, eguneko menuaren prezioa KPI orokorra baino gehiago igo da Euskadin, Nafarroan eta Estatuko batezbestekoan. Nafarroa da gehien nabarmentzen den lurraldea: % 13,7ko igoera izan du, Euskadikoa (% 12,1) baino handiagoa.
Hala eta guztiz ere, menuen prezioen igoera jatetxeetako eta ostalaritzako zerbitzuen prezioen bilakaeraren azpitik mantendu da, Nafarroan izan ezik.
Poltsikoan ere nabaria
Soldaten bilakaerarekin alderatuta, errazago neurtu daiteke garestitze horrek herritarren ekonomian izan duen eragina.
Euskadin, soldatak % 20,9 igo dira 2016tik. Igoera handia izan da, baina ez da nahikoa izan eguneko menuaren prezioaren erritmoari jarraitzeko. Alegia, menuaren prezioak soldatak baino gehiago igo da.
Nafarroan, berriz, kontrako joera ikus daiteke. Foru erkidegoan, soldatak % 29,4 igo dira aldi horretan, eguneko menuaren prezioa baino dezente gehiago.
Joera bera ikus daiteke 2022-2025 aldia bakarrik aztertuta ere. Euskadin soldatak % 10,2 igo dira, eta menuaren prezioa % 12,1. Nafarroan, berriz, bi adierazleek antzeko bilakaera izan dute: soldatek % 13,1 egin dute gora, eta menuaren prezioak, % 13,7.
Erosahalmena, zirikinik egin gabe
Euskadik Estatuko menu garestienetako bat izaten jarraitzen duen arren, langileek horri aurre egiteko egin behar duen ahalegin ekonomikoa nahiko egonkorra izan da denboran zehar.
Txostenaren arabera, lanegun guztietan (urtean 230 egunez) eguneko menua jateak urteko batez besteko soldataren % 11 inguru bideratzea eskatzen du. Portzentajea oso antzekoa da aztertutako hiru eremuetan: % 11,4, Euskadin; % 11,2, Nafarroan, eta % 11,5, Estatuan.
Beste modu batera esanda, prezioek nabarmen egin dute gora, eta soldatek ere bai. Horri esker, eguneko menua ordaintzeko egin beharreko ahalegin erlatiboa ez da asko handitu. Hala ere, alde nabarmena dago bi lurraldeen artean: Euskadin menuaren prezioak soldatak baino azkarrago igo dira; Nafarroan, berriz, kontrakoa gertatu da.
EITB DATA
Zopak, tortillak eta izozkailukoak dira gehien kontsumitzen diren aurrez prestatutako platerak
Zopak eta kremak janari prestatuaren kontsumoaren liderrak dira; pizzak, ordea, pisua galdu du, eta jateko prest dauden plater berriak goraka doaz.
Zure interesekoa izan daiteke
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Sua berriro piztu da Derion, goizaldean itzali eta ordu gutxira
Sua asteleheneko 20:30ak aldera piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean, Loiuko aireportutik gertu. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren goizaldeko 05:30ak aldera, sua berriro piztu da eta lanean ari dira une honetan, sugarrak itzaltzen.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.