Zopak, tortillak eta izozkailukoak dira gehien kontsumitzen diren aurrez prestatutako platerak
Zopak eta kremak janari prestatuaren kontsumoaren liderrak dira; pizzak, ordea, pisua galdu du, eta jateko prest dauden plater berriak goraka doaz.
Janari prestatuaz hitz egiten denean, askori pizza izoztuak edo janari lasterra datozkigu burura. Hala ere, EITB Data txostenaren datuek bestelako errealitate bat erakusten dute.
Euskadin, Nafarroan eta Estatuan gehien kontsumitzen den kategoria zopa eta krema prestatuena da, bereziki gazpatxoak eta salmorejoak bultzatuta. Kontsumo-eredua oso antzekoa da hiru eremuetan, nahiz eta Euskadik eta Nafarroak Estatuko batezbestekoa baino kontsumo txikiagoa izan.
2025ean, Euskadiko eta Nafarroako herritar bakoitzak 15 kilo inguru janari prestatu kontsumitu zituen; Estatuko batezbestekoa, berriz, 18 kilotik gorakoa izan zen.
Pizza, beheraka
Azken urteetako bilakaerak aldaketa handia erakusten du kontsumo-ohituretan. 2019tik 2025era bitartean, janari prestatuaren kontsumoak gora egiten jarraitu du Euskadin (+1,7 kilo pertsonako), Nafarroan (+1,9 kilo) eta Estatuan (+2,5 kilo). Hala ere, produktu guztiek ez dute joera berdina izan.
Datu deigarrienetako bat pizza eta pasta prestatuen kontsumoaren beherakada da. Euskadin % 18,7 jaitsi da, eta Nafarroan, % 16,1.
Jaitsiera esanguratsua da, pizza izan baita urte luzez janari prestatuaren ikur nagusietako bat. Datuek erakusten dute sektorearen hazkundea ez dagoela produktu horietan oinarrituta, eta eguneroko kontsumoarekin lotura estuagoa duten beste aukera batzuk goraka doazela.
"Beste plater batzuk" dira hazkundearen motorra
Janari prestatuaren azken urteotako gorakada azaltzen duen kategoriarik bada, "beste plater batzuk" da. Kategoria horretan sartzen dira izozkailuko platerak eta kontsumitzeko edo berotzeko prest daudenak, baina ez pizzak, tortillak eta zopak. Eskaintza gero eta zabalagoa eta askotarikoagoa da, eta gero eta gehiago egokitzen da otordu osoak egiteko premietara.
2019tik 2025era bitartean, gehien hazi den kategoria izan da:
- % 33,5, Euskadin
- % 51, Nafarroan
- % 42,1, Espainiako Estatuan
Gainera, dagoeneko pisu handia du janari prestatuaren guztizko kontsumoan: % 23,1 Euskadin eta % 19,1 Nafarroan.
Horrek erakusten du janari prestatuaren hazkundea ez datorrela produktu jakin batzuetatik soilik (pizza, kasurako), kontsumitzeko prest dauden plateren eskaintza gero eta zabalagoa baita.
Tortillak protagonismo handiagoa du
Tortilla prestatua ere nabarmentzen da. Euskadin, haren kontsumoa % 58,4 igo da 2019tik, aztertutako kategorien artean hazkunderik handienetako bat izanik. Estatuan ere igoera nabarmena izan du (% 38,1). Hala ere, bere pisua oraindik mugatua da, janari prestatu guztien kontsumoaren % 5 inguru baino ez baitu hartzen.
Nafarroan, berriz, zopa eta kremen kategoriak izan du hazkunderik handienetako bat: % 24,7 egin du gora azken sei urteetan.
Janari prestatuak beste esanahi bat hartu du
Kontsumoaren bilakaerak janari prestatuaren lekua aldatzen ari dela erakutsi du. Hazkundea ez da janari lasterrarekin lotutako produktuetan pilatzen; aitzitik, izozkaluko platerak, tortillak, zopak eta kontsumitzeko prest dauden bestelako errezeta batzuk daude kontsumoaren tontorrean.
Pizza izoztuaren irudi klasikoak indarra galdu du, eta haren ordez gero eta eskaintza zabalagoa dago, batez ere etxean kontsumitzen dena.
Datuen arabera, produktu horiek ez dute zertan jatetxea ordezkatu; askotan, kozinatzeko denbora ordezkatzen dute. Horregatik, badirudi gero eta ohikoagoa den behar bati erantzuten diotela: eguneroko otorduak errazago antolatzea eta kozinatzen denbora gutxiago eman behar izatea.
EITB DATA
Zopak, tortillak eta izozkailukoak dira gehien kontsumitzen diren aurrez prestatutako platerak
Zopak eta kremak janari prestatuaren kontsumoaren liderrak dira; pizzak, ordea, pisua galdu du, eta jateko prest dauden plater berriak goraka doaz.
Zure interesekoa izan daiteke
Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak
Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".
Gasteizek gogortu egingo du animalien ordenantza: 200 euro pixa eta gorozkiak ez garbitzeagatik, nahitaezko asegurua eta 100.000 eurorainoko isunak
Ordenantzaren eguneraketak arau-hauste arinak gogortuko ditu: egun 750 eurotik beherakoak eta 3.000 eurora iritsiko dira orain. Berritasunen artean, animalien pixa urez garbitzeko betebeharra dago, eta hori ez betetzeak 200 euroko isuna izango du.
Trafikoa bere onera etorri da N-634an, Galdakao parean, istripu baten ondorioz ia bi orduz itxita egon ondoren
Ezbeharra 14:45ean gertatu da Kortederrako gasolindegitik gertu, 96. kilometroan. Auto batek eta kamioi batek elkarren kontra jo dute, eta pertsona bat zauritu da.
Sua berriro piztu da Derion, goizaldean itzali eta ordu gutxira
Sua asteleheneko 20:30ak aldera piztu zen San Isidro auzoko baso-eremu batean, Loiuko aireportutik gertu. Suhiltzaileek sugarrak erabat itzaltzea lortu zuten arren goizaldeko 05:30ak aldera, sua berriro piztu da eta lanean ari dira une honetan, sugarrak itzaltzen.
Zestoako jaietan pertsona bati egindako eraso "bortitza" salatu dute
Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, lagun bat "bortizki" kolpatu zuten, eta erasoaren ondorioz, hezur haustura eta buruan zauriak izan zituen. Hori dela eta, ospitalera eraman zuten, eta Neurologia Zerbitzuan dago ingresatuta. Bestalde, Segurtasun Sailak zehaztu du irailaren 9ko gauerdian gertatu zela erasoa, eta biktima 40 bat urteko gizonezko bat dela.
Sexu-askatasunaren aurkako delituak batez beste % 8 hazi dira Euskadin
2025ean 2.200 kasu salatu ziren. Fiskaltzaren memoriak ohartarazi duenez, adingabeei zuzendutako prebentzio eta kontzientziazio lanak "ez dira funtzionatzen ari".
Justizia Anderrentzat plataformak gezurretan aritzea leporatu die Santurtziko Udalari eta poliziari
Ander S. T. poliziaren indarkeriak hil zuela frogatuko omen dute prozesu judizialean, eta frogetako bat aurkeztu dute: atxiloketaren bideoa. Plataformak manifestazioa deitu du urriaren 3an.
Ikasle-egoitza ala partekatutako pisua? Unibertsitateetako egoitzen eskariak gora, alokairuen garestitzeagatik
Etxebizitza partekatua aurkitzea gero eta zailagoa da, eta egoitza eta pisuaren arteko prezio-aldea txikitu egin da. Ikasle-egoitza batzuk %100eko okupaziotik gertu daude: erosotasunak, zerbitzuek eta banakako gelek gero eta ikasle gehiago erakartzen dituzte.
Espetxera eraman dute motozerra batekin hainbat gazte mehatxatu zituen gizona
Leporatzen dizkioten gertakariak irailaren 12ko goizaldean jazo ziren. Aurrekari polizialak zituen gizon hori hainbat pertsonari segika ibili zen Algortan, motozerra bat eskuetan zuela.
Eguraldi aldaketa gaurtik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.