Memoria historikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

1938an Ezkabako gotorlekutik ihes egin zuten lau presoren gorpuzkiak topatu dituzte

Larrasoañako (Nafarroa) bizilagun baten testigantzak gorpuzkiak berreskuratzeko aukera eman du. Bertako hilerriaren kanpoaldean, hobi batean aurkitu dituzte.
Francisco Etxeberria Gabilondo antropologo forentsea. Irudia: EiTB
Francisco Etxeberria Gabilondo antropologo forentsea. Irudia: EiTB

1938an Ezkabako gotorlekutik ihes egin zuten lau presoren gorpuzkiak berreskuratzeko aukera eman du Larrasoañako (Nafarroa) bizilagun baten testigantzak. Bertako hilerriaren kanpoaldean, hobi batean aurkitu dituzte.

Nafarroako Gobernuak, Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bidez, 1936ko kolpe militarraren lau biktimen gorpuzkiak berreskuratu ditu, agiri batean azaldu duenez.

Ezkabako gotorlekua kartzela politikoa izan zen Gerra Zibilean. Bertako ihesa Europako handienetariko bat izan zen. 1938ko maiatzaren 22an 795 preso inguruk atetik ihes egin zuten. Ihesaldian 211 preso hil zituzten. Guztira, 2.500 preso zeuden gotorlekuan.

Lau biktima horiek berreskuratuta, Foru Exekutiboak 72 gorpu topatu ditu dagoeneko, gorpuak lurpetik ateratzeko 17 indusketatan eta 20 bat prospekziotan.

Larrasoañako kasuan, Paulina Lizoainen testigantzari esker posible izan da lau gorpuak aurkitzea, neskatila zenean gertakarien lekuko izan baitzen.

89 urteko emakumeak bere lekukotza eman nahi izan zuen, Nafarroako Gobernuak Esteribarren beste gorpuzki batzuk topatu ondoren.

Bailara horretan, 50 bat preso fusilatu zituztela estimatzen da, horietatik hiru hobitik atera dituzte Usetxin, beste hiru Urdaitzen, bost Urtasunen eta bi Leranotzen; Larrasoañako azken lau biktimekin batera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X