Aztarnategia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Herrixka erromatarreko termen hondarrak aurkitu dituzte Foruan

URA agentziak egindako zundaketei esker bainuen hondarrak topatu dituzte. Orain arte aztarnategian aurkitu duten 15. eraikuntza litzateke.

URA agentziak egindako zundaketei esker herrixka erromatarreko termen hondarrak topatu dituzte Foruan (Bizkaia). Orain arte aztarnategian aurkitu duten 15. eraikuntza litzateke.

Lorea Bilbao Euskara eta Kultura foru diputatuak aurkikuntzaren berri eman du gaur, berak eskatuta, Bizkaiko Batzar Nagusietako Batzordean, Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.

Kokaleku atipikoa da, garaiko hiri erromatar baten antolamendurik ez duelako. Herrixka industriala zen, burdina lantzen zuten lantegiekin, oso gertu zegoen ibai portu bati lotuta. Orain zona zingiratsu bat soilik geratzen da.

Aurkikuntza duela gutxi egin zutela azaldu die diputatuak batzarkideei. Enpresa publikoak arkeologoak kontratatu zituen, termekin tupust egin ondoren. Herrixka erromatarraren inguruan oraindik aurkitu ez diren hondakinak daudela uste dute.

Kristo ondoren I eta IV mendeen artean bizi izan ziren herrixkan. Egoera onenean dagoen Euskadiko kokaleku erromatarra da. BI-635 errepidetik gertu dago. Errepideak Bilbo eta Bermeo lotzen ditu.

Herrixka zaharraren bainuen lehen hondakinak 1982an topatu zituzten. Eraikin publikoen 14 hondar aurkitu dituzte oraingoz. Aldundiko arkeologoek indusketak aurrera eramango dituzte orain, aurkikuntza baieztatu eta garrantzia zehazteko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X