IRUÑEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lelo matxistak dituzten txapak konfiskatu dituzte sanferminetan

San Fermin jaietako bandoaren arabera, debekatuta dago mezu edo lelo matxistak dituzten txapak, kamisetak edo bestelakoak saltzea.
Konfiskatutako txapak. Argazkia: @policiaforal_na
Konfiskatutako txapak. Argazkia: @policiaforal_na

Nafarroako Foruzaingoak mezu matxistak dituzten txapak konfiskatu ditu sanferminetan, Iruñean, Twitter sare sozialean zabaldutako mezuan jakinarazi duenez.

Iazko sanferminetan eta Nafarroako beste herri batzuetako jaietan gertatu bezala, aurten ere mezu sexistak eta matxistak dituzten txapak ikusi ahal izan dira.

"Eraso sexistarik gabe, Iruña aske" estrategiaren baitan, eta, San Fermin jaietako bandoaren arabera, debekatuta dago mezu edo lelo matxistak dituzten txapak, kamisetak edo bestelakoak saltzea. Are gehiago, horrelako materiala atzemanez gero, erretiratzea edo konfiskatzea aurreikusten du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X