Homofobia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eraso homofobo bat salatu dute Zigoitiko 'cruising' gune batean

Abuztuaren 4tik 5era doan gauean, hainbat pertsonak kalteak egin zituzten aparkatuta zeuden autoetan eta harrika egin zieten han zeuden bikoteei.

Lumagorri heterosexismoaren kontrako elkarteak salatu duenez, eraso homofoboa izan zen Zigoitian (Araba), 'cruising' eremu batean, gayek eta transexualek harreman sexualak izateko erabiltzen ohi dituzten gune batean.

Elkarteak ohar batean salatu duenez, abuztuaren 4tik 5era doan gauean jazo zen erasoa. Hainbat pertsona autoz joan ziren, eta "aparkatuta zeuden autoetan kalteak egin ostean, oihuak, irainak eta harriak bota zizkieten han zirenei".

Eraso horren lekuko edo biktima izan zirenei telefono-zenbaki honetara deitzeko eskatu die Lumagorrik:  633 30 96 53.

Elkarteak egunak daramatza Gasteizko kaleetan informazioa biltzen.

Orientazio edo identitate sexualaren aurkako erasoen biktimak babesten jarraituko duela nabarmendu du Lumagorrik.

 

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu