Donostiako Aste Nagusiko igandeko egitaraua, abuztuak 12
Larunbatean abiatu zen Donostiako Aste Nagusia, urteroko kanoikadarekin. Sonakay Donostiako musika-talde ijitoa eta Helduak eta Asoleus elkarteak izan ziren protagonistak. Jaiak ez du etenik izango datozen egunetan Gipuzkoako hiriburuko kaleetan. Hona hemen, iganderako aurreikusitako jarduerak:
Igandea, abuztuak 12
09:30-15:00 ITSAS-ZABORRA OUT: itsas hondoaren garbiketa eta urpekaritza bataioak Nautikoko terrazan.
10:00 GETARIA-DONOSTIA kayak. Irteera Getariatik eta helmuga Kontxako hondartzara.
10:00-20:00 DONOSTIAKO ASTE NAGUSIKO HONDARTZA- ERRUGBI TXAPELKETA Zurriolako hondartzan.
10:00-20:00 HONDARTZA-BOLEIBOL HERRI TXAPELKETA Zurriolako hondartzan.
10:45 NORDIC WALKING ZEHARKALDIA ETA BIZIKLETA ETA PATINETAN JAI GIRO MARTXA, beroketa ariketak Tomas Alba plazan (Sagues).
11:00 BIZIKLETA ETA PATINETAN JAIGIRO MARTXA. Irteera eta helmuga Tomas Alba plazan (Sagues).
11:00 4. ASTE NAGUSIKO NORDIC WALKING ZEHARKALDIA. Irteera eta helmuga Tomas Alba plazan (Sagues).
11:00-14:00/16:00-20:00 PUZGARRIAK Katalunia plazan (Gros).
11:00 BERTAKO PRODUKTUETAKO VII. GASTRONOMI LEHIAKETA GAZTEENTZAT, Bretxan
11:30-13:30 HAURRENTZAKO LUDOTEKA Vinuesa plazan. Euskaraz
12:00 EUSKALDANTZA MUXIKOAK Boulevardeko kioskoan. Musikariak: Jeiki Hadi Taldea.
13:30-14:30 THE ECLECTIC CELTIC BAND, musika zelta Kursaaleko Urumea terrazan.
17:00 V. GOITIBEHERA JAITSIERA ASTE NAGUSIA Markotegi bidetik (Zuatzu)
17:30 KIROL INKLUSIBOAREN JAIA Zuloaga plazan. Euskaraz
17:30-19:30 PARTE HARTZE TAILERRA: BAKEROAK BIRZIKLATZEN Vinuesa plazan. Euskaraz
17:30 BEGIEKIN IKUSTEN GARA, magia, malabareak… ikusle guztientzat Kursaaleko Urumea terrazan. Euskaraz
17:30 ZALDI LASTERKETAK Donostiako Hipodromoan.
18:00 ZEZENAK Illunben.
18:00 ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK, Kontxa pasealekuan eta erdialdean. Abuztuaren 31 kaletik abiatuko dira.
18:30 ANTIGUA BAND Txaranga Erdialdean.
19:00 ALAI TALDEA MUSIKA BANDA Boulevardeko kioskoan.
19:30 SARDINA JATEA Easo plazan.
20:00 THE ECLECTIC CELTIC BAND, musika zelta Kursaaleko Urumea terrazan.
20:00 KRESALA DANTZA TALDEA 50 urteurrena, folklorea Konstituzio plazan.
22:45 SU ARTIFIZIALEN NAZIOARTEKO 55. LEHIAKETA Kontxako badian. HAMEX piroteknia (Eslovenia).
23:30 ZEZENSUZKOEN ENTZIERROA. Irteera: Miramar kalea.
23:30-02:30 KURSAAL GUNE ZABALA. DJ GAUA Kursaaleko Urumea terrazan.
23:30 STYLO orkestra, dantzaldia Easo plazan.
23:30 C. GARMENDIA ETA M. GOVILLARD dantza eskolaren “NUEVOS AIRES” dantza ikuskizuna Boulevardeko kioskoan.
23:45 ZEA MAYS, rock musika Tomas Alba plazan (Sagues).
Zure interesekoa izan daiteke
Kantauri itsasoko ura 25,2 graduan dago, inoiz baino epelago
Ekainean, normalean, itsasoko ura 18 graduren bueltan egoten bada ere, gaur, ekainaren 24an, Donostiako Aquariumean egindako neurketak Kantauri itsasoko ura 25,2 gradutan dagoela erakutsi du, inoiz baino beroago.
Anne Baskaran Egido gasteiztarraren "Zuriaren, zure, gure... jaiak" izango da aurtengo Gasteizko jaietako kartela
Egileak azaldu du kartelak "Gasteizko jaiak bizitzeko dauden modu anitzak" islatu nahi dituela.
Ertzaintzak Euskadin erregistratutako gorroto delituak % 18 jaitsi dira 2025ean
Kasu horiei buruzko txostenaren egileek jaitsiera hori tentuz interpretatzeko eskatu dute, delitu asko ez baitira salatzen.
Sanferminek 516 ekitaldi izango dituzte, eta protagonismo handiagoa hartuko dute aurten haurrek eta auzoek
Asteazken honetan aurkeztu dute egitarau ofiziala, askotarikoentzako musika, jolasak, erakusketak, su artifizialak, kirol jarduerak, antzerkia, kalejira, ganadu-feria eta prozesioa biltzen dituena. Txupina uztailaren 6an jaurtiko dute, eta festak eztanda egingo du hilaren 14ra arte.
Bilbok badu kartela Aste Nagusirako: "Besarkada urdin bat Bilborentzat"
Juan Manuel Martinez Rodriguezen obra abuztuaren 22tik 30era ospatuko den Bilboko Aste Nagusiaren irudi ofiziala izango da.
"Naruto" anime japoniar arrakastatsua, estreinakoz euskaraz, EITBren PRIMERAN plataforman
Ostegun honetan, ekainak 25, estreinatuko ditu PRIMERANek lehen bost atalak. Guztira 52 kapitulu eskainiko ditu, ostiralero bost berri, lehen aldiz euskaraz bikoiztuta. Estreinaldiaren bezperan, EITBk aurrestreinaldi esklusiboa antolatu du Bilboko egoitzan. Gaur izango da, 18:00etan, Multibox aretoan, eta lehen lau atalak izango dira ikusgai.
"Ihesi, norbera izateko": Trumpen Amerikatik ihes egin eta Euskal Herrian bizi diren transen familien testigantzak jaso ditu EITBk
Seme-alaba transak dituzten zenbait familiak Estatu Batuak utzi eta Euskal Herrira etorri dira. EITBk haien lekukotasunak bildu ditu Ihesi, norbera izateko dokumentalean. Lehenengo erreportajeak asteazken honetako albistegietan ikusi ahal izango dira.
Osakidetzak eTXERTOA ezarri du txertoen kontrola eta segurtasuna hobetzeko
Sistema Bilbo-Basurtu ESIko zenbait zentrotan probatzen ari dira, eta txerto bakoitzaren funtsezko datuak automatikoki erregistratu ahal izango dira eman aurretik.
Bi pertsona zauritu dira Leioako ostalaritzako lokal batean izandako gas-leherketa baten ondorioz
Gertakariaren ondorioz, kaltetutako eraikineko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte, eta udal-teknikariak kalteak ebaluatzen ari dira, Iparragirre kalean.
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen zuen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.